Datorren igandean, irailaren 18an, Mahai Tenisaren Eguna izango da Uharten. Irailaren 17an (larunbata) hasiko dira herri horretako jaietan egingo den jarduera.
Toki Alai pilotalekuan egingo da, eta hauek dira txapelketaren kategoriak eta ordutegiak:
• 10.30ean, A Kategoria: 6-12 urte bitartekoak (federatuentzat eta ez federatuentzat).
• 11.30ean, B Kategoria: 12-16 urte bitartekoak (federatuentzat eta ez federatuentzat).
• 17.00etan, C Kategoria: 16 urte gorakoak (ez federatuentzat).
• 17.30ean, E Kategoria: Adin guztietako emakumeak.
• 18.30ean, D Kategoria: Adin guztietakoak (federatuentzat eta ez federatuentzat).
Kategoria bakoitzeko lehen lau pertsona sailkatuentzako sariak eta kategoria bakoitzeko jokalari onenarentzako saria egongo dira.
Izena emateko:
https://web.rockthesport.com/es/es/master/evento/tenis-de-mesa-huarte
Anima zaitez parte hartzera eta ongi pasa jaietan!