TENIS DE MESA Hace 3 años

Oberenaren garaipen estua Lehen Mailan

Oberenaren garaipen estua Lehen Mailan

Joandako larunbatean, hilak 24, intentsitate handiko jardunaldi bat bizi genuen Oberenako gelan Liga Nazionaleko 1. eta 2. Mailetako bertako taldeak aritu baitziren.

1. Mailan, Oberenak 7 partida, 33 joko eta 617 tantu jokatu behar izan zituen 220 minututan Irun Leka talde oso gaztea irabazteko. Nahiz eta tantuen aldera galdu (16-17), partidetan nafarrek 4-3 irabazi zuten.

Norgehiagoka horretan, jokatu ziren 7 partidetatik 6an 3-2 irabazi edo galdu ziren.

Xabier Zugasti (puntu bat), Matía Millera (1,5 puntu) eta Ander San Martín (1,5 puntu) protagonistak izan ziren.

2. Mailan, Oberenaren eta Natación Pamplonaren arteko derbi nafarra izan genuen. 0-2 aurreratu ziren bisitariak autoritatez. Gero, etxekoek buelta eman zioten markagailuari (3-2). "Igerilariek" berdindu egin zuten borroka, eta horrek binakako partidan erabakitzera behartu zuen. Han, Natación Pamplonakoak hobeak izan ziren, eta 3-4 irabazi zuten (13-15).

Norgehiagoka hau ere oso berdintsua izan zen eta bertan 7 partida, 28 joko eta 195 minutuan 514 tanto jokatu ziren.

Euskal Ligako Ohorezko Mailan, Oberenak Oargiko "A" talde tolosarrari 2-4 irabazi zion (8-14) eta Anaitasuna taldeak Irun Leka Eneari aurre egin zion eta 2-4 galdu zuen.

Euskal Ligako 1. Mailan, Oberenak garaipen bikoitza sinatu zuen. Oberena B-k Anaitasuna "A"-ri 0-6 (3-12) irabazi zion eta oberenisten C taldeak Fortuna KE Super Amara "C"-ri 6-0 (18-0). Beste aldetik, AnaitasunaK Nafarroako Unibertsitateari nagusitu zion 1-5 (7-16) nafar derbian.

Anaitasunaren B eta C taldeek Euskal Ligako 2. Maila hasiko dute urrian.

📸 Más imágenes