Datorren urriaren 1ean 2022-2023ko denboraldiko Lagunarteko I. Txapelketa izango da Oberenan. Ekitaldia 10:00etan hasiko da eta 13:00ak aldera amaituko da.
Helburua ez da txapeldunak izatea, gure kirolaz gozatzea baizik.
Albiste honi erantsitako dokumentuan informazio garrantzitsu guztia aurkituko duzu.
Inskripzioak irailaren 29ko 22:00ak baino lehen egin behar dira ondorengo posta elektronikoaren bidez: jmlarrionb@gmail.com
Anima zaitez parte hartzera!