Joan den larunbatean, urriaren 29an, Nafarroako XXXVI. Kirol Jokoetako (2022-2023) taldekako ligako lehen jardunaldia egin zen Anaitasunaren instalazioetan.
Erantsitako dokumentuetan ikus daitezke Oberenaren, Anaitasunaren eta Natacion Pamplonaren lehen topaketa honetako emaitzak, haur eta gazteen kategorietan.
Datorren larunbatean, azaroaren 5ean, Banakako Liga hasiko da Iruñeko Larrabide estadioan. Eta taldekako bigarren jardunaldia 2023aren hasieran egingo da.