TIRO CON ARCO Hace 5 años

Nafarroako 3Dko Txapelketako 1. Jaurtiketaren laburpena

Nafarroako 3Dko Txapelketako 1. Jaurtiketaren laburpena

Joandako asteburuan, Arco Tudela klubak Nafarroako 3Dko Txapelketako 1. Jaurtiketa antolatu zuen. Bertan, 7 klubako 28 mutil arkulari eta 12 neska arkulari aritu ziren 4 modalitateetan: Arku Instintiboa, Arku Biluzia, Arku Konposatua eta Longbow.

Esandako azken modalitate horretan, José Luis Iriartek (Ribera Kluba) garaipen ukaezina lortu zuen, gizonezkoen kategorian. Arakilgo Hiriberriko arkulariak 340 puntuko marka lortu zuen, Lakota Taldeko Joaquín Castañoren atzetik zebilena baino hamahiru puntu gehiago. Mutiloa Klubako Carlos Aranaz hirugarrena izan zen, 296 punturekin.

Nesken lehia estuagoa izan zen. Eguskiñe Rabascok (Lakota) garaipena lortu zuen 322 puntu batuz eta Encarna Garrido (Ribera) bigarren izan zen 317rekin. Ana Leache (Ribera) ere podiumera igo zen hirugarren postuan bere 220 puntuko txartelarekin.

Talde erriberatarrek instintiboko lehiaketa menderatu zuten gizonezkoen podium osoa lortuz eta emakumezkoen bi toki irabazten ere bai. Mutilen kategorian Cruz Arenzana (Ribera) onena izan zen 376 punturekin, José Miguel Gracia (Tudela) bigarren 353rekin eta Carlos Manuel Sota (Ribera) hirugarren 347rekin.

Nesken artean, Beatriz Ardoiz (Tudela) nagusitu zen autoritatez (309 puntu), Haizea Telletxea (Lakarri) bigarren izan zen 250rekin eta Begoña López (Ribera) hirugarren 249rekin. 

Arku Biluzik eta Konposatuko lehiek parte hartzaile gutxiago izan zituzten. Konposatuan Jorge Domínguezek (Lakarri) irabazi zuen lortutako 461 puntuengatik, Eduardo Pavel Gasca (Tudela) bigarrena izan zen (447) eta Pedro Garrido (Ribera) hirugarrena (437). 

Roslaba Moya (Tudela) neska bakarra izan zen 394 puntu lortuz.

📸 Más imágenes