TIRO CON ARCO Hace 5 años

Nafarroako 3Dko Txapelketako 2. jaurtiketa San Adrianen

Nafarroako 3Dko Txapelketako 2. jaurtiketa San Adrianen

2021eko Nafarroako 3Dko Txapelketako 2. jaurtiketa

 

ADI! COVID-19AREN KONTRAKO ARAUDIA

Gaur egungo murrizketak direla eta, zirkular honi erantsitako protokoloa jarraitu beharko da beti.

1. Lehiaketa egiteko tokia eta ordutegiak:

1.1. Txapelketa martxoaren 14an izango da, IGANDEA, Arco Riberako 3Dko ibilbidean.

Tiro-eremuaren koordenatuak

IGANDEA

09:00.- Harrera, materialaren berrikuspena eta dortsalen banaketa.

09:30.- Lehiaketaren hasiera.

13:30.- Oholen ematea.

Ordutegia aldatua izan daiteke lehiaketako beharren arabera.

2. Parte-hartzea: Soilik parte har dezakete Espainiako Errege Federazioko edota Nafarroako Federazioko lizentzia duten eta Lehiaketa eta Diziplina Batzordeak edo Organo Gorenak zehatu ez duten arkulariak

3. Inskripzioak

3.1 Inskripzioak ondorengo estekaren bidez egingo dira:

ESTEKA

3.2. Izena emateko epea zirkular hau argitaratu bezain pronto irekiko da eta martxoaren 6an, larunbata, 22:59an itxiko da.

3.3. 5 euro ordainduko dira izen-emate gisa, ES74 2100 4500 1621 0059 0343 klubaren kontuan sartuz edo Bizum-en bidez, 646 279 743 telefonoan, martxoaren 6ko 22:59 baino lehen.

3.4. Ez da kontuan hartuko ordainketa epearen bukaera baino lehen ordaindu ez duen inskripziorik.

 

4. Nafarroako Txapelketako parte-hartzaileen gehienezko kopurua

4.1. Gehienez ere 96 kirolarik hartuko dute parte.

4.2. Izena emandakoen kopurua plazen kopurura baina handiagoa bada, ordena hertsian beteko dira inskripzioak.

4.3. Tiroko lerroan posturik ez izateagatik inskripzioa onartu ez zaien arkulariei posta elektronikoz jakinaraziko zaie.

5. Txapelketaren garapena

5.1. Maila eta kategoria guztiek Munduko Federazioaren Erregelamenduan jasotako distantzietan botako dute.

5.2. Lehiaketa 24 jaurtiketa postuko ibilbide bat izanen da.

5.3. Lehiaketak Espainiako Arku Tiro Errefe Federazioaren homologazioa du.

 

6. Gai orokorrak

6.1. Nafarroako Txapelketan parte hartzen duten adingabeak zirkular honi erantsitako Nafarroako Gobernuaren erantzukizuneko aitorpena aurkeztu beharko du lehiaketan.

6.2. Ez da onartuko tiro-eremura sartzea behar den akreditaziorik gabe. Klubeko entrenatzaile eta begiraleek beren klubeko kirolariak inskribatzeko orduan akreditazioa eskatu beharko dute. Teknikariaren akreditazioa eskatu ahal izateko, gutxienez RFETA Monitore, NKJko Kirol Abiarazle edo Goi Mailako tituluak izan beharko da, edo NKJetako entrenatzaile edo laguntzaile gisa onartua izan.

6.3. Ez da onartuko ez publikorik, ezta laguntzailerik ere.

 

Txemari Zurbano Peñas.

Nafarroako Arku Tiro Federazioko Idazkari Teknikoa

📄 Documentos relacionados