TIRO CON ARCO Hace 5 años

Nafarroako ZELAIKO Txapelketako 1. Jaurtiketaren laburpena

Nafarroako ZELAIKO Txapelketako 1. Jaurtiketaren laburpena

Nafarroako Zelaiko Txapelketako 1. Jaurtiketa lehiatua izan zen joandako igandean, otsailaren 28an, Beratxa Dorreko Zirkuituan. Bertan Nafarroako talde deseberdinetkao 23 mutil arkulari eta 8 neska arkulari aritu ziren 5 modalitatetan: Arku Rekurboan, Biluzian, Instintiboan, Konposatuan eta Longbow-en. 

 

Aipatutako azken modalitatean Arangureko Lakota taldeko Carlas Aranaz Izurdiagak irabazi zuen 218 puntu lortuz. Bigarrena izan zen Nafarroako Unibertsitateko taldeko Gabriel Miguel Ruedak baino 7 puntu gehiago izan zituen soilik. Talde unibertsitarioko kidea den Felix Miguel Muro Leyun hirugarrena izan zen.

 

Encarna Garrido Lazarok (Arco Ribera) ez zien aukerarik eman aurkariei, eta 268 puntuko garaipena lortu zuen; Laura Martorell San Nicolas (Nafarroako Unibertsitatea) eta Marisa Martinez Vilaseca (Lakota) aurretik; bigarrena eta hirugarrena, hurrenez hurren.

 

Arku biluzian parte hartzaile nahikorik ez zeudenez, mutilek eta neskek lehiakatu zuten elkarren kontra. Eguesibarko Lakarri taldeko kidea den Rafael Ruda Serrano txapeldun izan zen, Aitana Gracia Ardoiz (Arco Tudela), bigarren, eta Judit Alberich Daroca (Lakarri) hirugarren. 

 

Arco Tudela taldeko arkulariak diren Beatriz Ardoiz Moracho eta Cruz Arenzana Martínez-Peña garaileak izan ziren arku instintiboan.

 

Lakarri taldeak garaipen bikoitza lortu zuen arku rekurboan Jorge Dominguez Rubio eta Letizia Urrestarazu Arina nagusituz.

 

Azkenik, rekurboan, Rafa Ibañez Aldak (Tafalla) irabazi zuen, Enrique Echarri De Esteban bigarren izan zen eta Jorge Dabán Baines, hirugarren. Modalitate honetan ez zuen emakumerik parte hartu.

 

Beheko kategorietako arkulari den Alaiz Dominguez Urrestarazuk senior hauekin batera lehiatu zuen.