Arku tiroari lagundu nahi diozu Nafarroan?
Gustatuko litzaizuke epailea izatea?
Jakin nahiko zenuke arku tiroko epaile lana zertan datzan?
Nafarroako Epaileen Batzordeak eta Nafarroako Arku Tiro Federazioak epaileak bilatzen dituzte diziplina honi laguntzeko. Horretarako, saio informatibo bat izango da datorren martxoaren 26an 19:00etan Lakarriren aretoan. Federazioaren beharrak azalduko dizkizuegu, nola egiten den prestakuntza, zer atera dezakezuen horren alde eta zer egiten dugun epaileek.
Epaile batzuk hor egonen gara zalantzak argitzeko eta gure esperientzia partekatzeko.
Egutegiko lehiaketa guztiak arazorik gabe egin ahal izateko, arin, eroso eta guztientzako segurtasuna eta araudia bermatuz, zuen laguntza behar dugu:
EPAILEEN BILA GABILTZA.
Saio informatibo honetan parte hartu nahi izanez gero, idatzi lakarrik@gmail.com posta elektronikora abisatuz martxoaren 25a baino lehen. Interesa duen orori irekita dago, arkulariei, baita laguntza eman nahi duten gurasoei eta senidei ere.
Norbaitek epaile izan nahi badu edo zalantzaren bat badu eta ezin bada bilerara joan, Lakarriko helbidera edo Federaziora idatz dezakegu.
Eskerrik asko!