TIRO CON ARCO Hace 5 años

2021eko Aire Libreko Nafarroako Txapelketako eta NKJetako 2. jardunaldia

2021eko Aire Libreko Nafarroako Txapelketako eta NKJetako 2. jardunaldia

ADI: COVID19 ARAUDIA

Gaur egungo murrizketak direla eta, zirkular honi erantsitako protokoloari jarraitu beharko zaio beti.

1. Lehiaketa Eguesibarko Lakarri Taldeko instalazioetan apirilaren 17an eta 18an izango da.

Larunbata

Nafarroako Kirol Jokoak: Kadete, Haur, Kimu eta Eskola kategorietako Arku Rekurboa 

9:30 Ateen irekiera.

9:45 Materialaren azterketa.

10:00 Praktika-jaurtiketak.

10:20 Praktiken amaiera.

10:30 Sailkapen-txanden hasiera.

Igandea

Lehen txanda: Nafarroako Txapelketak Arko Rekurboaren Senior, Junior eta Novel kategorietan eta Konposatuaren kategoria guztietan.

8:30 Ateen irekiera.

8:45 Materialaren azterketa.

9:00 Praktika-jaurtiketak.

9:20 Praktiken amaiera.

9:30 Sailkapen-txanden hasiera.

Bigarren txanda: Nafarroako Txapelketak Long Bow, Tradizional eta Biluzitako modalitateetan (Kategoria guztiak)

11:30 Ateen irekiera.

11:45 Materialaren azterketa.

12:00 Praktika-jaurtiketak.

12:20 Praktiken amaiera.

12:30 Sailkapen-txanden hasiera.

Ordutegi horiek behin-behinekoak dira eta aldaketak izaten ahalko dira inskripzioen arabera.

Ez da kontuan hartuko ordainketa epearen bukaera baino lehen ordaindu ez duen inskripziorik.

 

2. Parte-hartzea

NAFARROAKO ARKU TIRO FEDERAZIOAren bidez RFETAren Lizentzia Nazionala dutenek parte hartu ahalko dute jaurtiketa honetan. Beti ere, Lehiaketa Batzordeak, Diziplina Batzordeak edo Organo Gorenak zigortu ez baditu.

Nafarroako Kirol Jokoen araudiari dagokionez, NKJ-en lizentzia indarrean duten guztiek parte hartu ahalko dute NKJ-en jaurtiketan.

 

3. Inskripzioak

3.1. Inskripzioak ondorengo estekaren bidez tramitatuko dira:

Inskripzioak

Izena emateko epea zirkular hau argitaratu denetik irekita egonen da eta apirilaren 10ean, larunbata, 23:00etan itxiko da.

5 euro ordainduko dira izen-emate gisa, ES9830350137881370018985 klubaren kontuan dirua sartuz edo Bizum-en bidez 606 612 938 telefonoan, apirilaren 10a baino lehen.

Nafarroako Kirol Jokoen jaurtiketaren izena ematea doakoa da arkularientzat, baldin eta tirada guztietan izena eman bada, NKJ-en Araudiak dioen bezala.

 

4. Nafarroako Txapelketako parte-hartzaileen gehieneko kopurua

Txanda bakoitzean gehienez 56 arkulariren tiro-linea dago.

 

5. Lehiaketaren garapena

Kategoria eta modalitate guztiek W.A.-ren, RFETA-ren eta NKJ-en araudietan zehazten diren ituetara eta distantzietara jaurtiko dute.

Lehiaketa honetan, 36 geziko bi txanda izanen dira, 6 geziko txandetan tiratuak, 4 minutu txanda bakoitzeko. Ez da kanporaketarik izanen.

Arku Instintiboa, Long Bow eta Arku Biluzia modalitateetan, jaurtiketa honako distantzia eta tamaina hauen arabera eginen da:

MODALITATEA     1.TXANDA    2. TXANDA   ITUAK

LONG BOW              30               30          122 zm

INSTINTIBOA           30              30            80 zm

BILUZIA                  50               50          122 zm

 

6. Gai orokorrak

6.1. Ez da onartuko tiro-eremura sartzea behar den akreditaziorik gabe.

Klubeko entrenatzaile eta monitoreek beren klubeko kirolariak inskribatzeko orduan akreditazioa eskatu beharko dute. Teknikariaren akreditazioa eskatu ahal izateko, gutxienez, RFETA Monitore, NKIko Kirol Hastatzaile edo goragokoen tituluak izan beharko dira, edo NKJetako entrenatzaile edo entrenatzaile laguntzaile gisa onartua.

6.2. Jaurtiketa honen eta Lleidako Sari Nagusiaren datak bat datozenez, Sari Nagusian parte hartzen duten Nafarroako arkularien eta kutxatilen puntuazioak Nafarroako Txapelketa sailkatzeko kontuan hartu ahal izango dira, baldin eta interesa duen kirolariak inskripzioen posta elektroniko berean eskatzen badu.

6.3. PUBLIKOA EZ DAGO BAIMENDUTA

 

Txemari Zurbano Peñas. NATF-ko Zuzendari Teknikoa

📄 Documentos relacionados