TIRO CON ARCO Hace 5 años

Nafar epalie bat Gazte mailako Munduko Txapelketara

Nafar epalie bat Gazte mailako Munduko Txapelketara

Arkularia eta epailea den Irati Zurbano deitua izan da Poloniako Wroclaw hirian abuztuaren 9tik 15era izango den 2021eko Gazte mailako Munduko Txapelketan epaile lanak egiteko.

Iratik Junior Mailako Nazioarteko titulua (18 eta 30 urte bitartekoena) lortu zuen 2018. urtearen amaieran, eta txapelketa hau bere estreinaldia izango da. Hasiera batean, txapelketa hau Australian jokatu behar zen, baina Poloniara eraman zuten. Modu honetan, Europako epaileek arbitro nafarra hautatu dute.

Irati deituta zegoen Chengdu hirian (Txina) uda honetan egingo ziren Munduko Joku Unibertsitarioan epaile lanak egiteko, eta, gainera, iaz Guatemalan Munduko Kopa bat egiteko asmoa zuen. Zoritxarrez, dena prest zegoela, Covid-19ak bi txapelketak bertan behera utzi zituen.

📸 Más imágenes