RFETAren 3Dko Liga Nazionaleko 2. Jardunaldia lehiatua izan zen joandako igandean Madrilgo El Molar udalerrian. Bertan, 10 arkulari nafar aritu ziren eta horietariko lau podiumera igo ziren Longbow modalitatean.
Emaitza oso berdintsua
Nafarren emaitzarik onena Encarna Garridok lortu zuen emakumeen lehian irabaziz. Arkulari nafarra ere den Eguzkiñe Rabasco Alcortak bigarren postua lortu zuen. Melania San Jorge galiziarra podiumeko hirugarren tokira igo zen. Lehia honetan, Ana Leache Resano nafarrak 11. posizioarekin konformatu behar izan zuen.
Gizonen lehian Luis Prieto Saénz de Tejada, bigarren eta Joaquín Castaño Gracia, hirugarren izan zeren. Kategoria honetako lehenengo hiru sailkatuen arteko diferentzia 2 puntukoa izan zen. Javier Flores Fernández madrildarrak 785 puntu lortu zituen, Luisek 784 eta Joaquinek 783 izanda. José Luis Iriarte Larumbe nafarraren zazpigarren postua azpimarratzekoa da ere bai.
Beste nafarren emaitzak
Arku Konposatua:
• Pedro José Garrido Lasheras, 9.a.
Arku Biluzia:
• Judit Alberich Daroca, 9.a.
Arku Instintiboa:
• Carlos Manuel Sota García, 9.a.
• Haizea Telletxea Aguilera, 15.a.