TIRO CON ARCO Hace 4 años

Carmen Rubio Tokioko Paralinpiadetarako sailkatu da

Carmen Rubio Tokioko Paralinpiadetarako sailkatu da

Carmen Rubio arkulari nafarra, dagoeneko Londres 2012 eta Rio de Janeiron parte hartzu zuenak, Tokioko Paralinpiadetan parte hartzeko sailkatu da Novo Mesto herri txekiarrean egiten ari den Olinpiadaren aurreko Txapelketan.

Carmen Rubiok merezi duen saria jaso du. 2019an sorbalda hautsi zuen, eta gogor lan egin behar izan du lesio horretatik sendatzeko eta berriro ere joko-maila handia lortzeko, Joko Paraolinpikoetan bezain fuste handiko hitzorduetan egoteko. Hemendik aurrera, berak adierazi zuen moduan: “prestatzen jarraitu behar da, Tokiora diplomaren bila noa eta, lortu ondoren, maximoarekin amets egin behar dut. Gauzak lasaitasunez eginez aterako dira emaitzak”.

📸 Más imágenes