Jorge Dabanek arku tiro nafarraren arrakasta internazionala handitu du Wroclaw-n (Polonia) izandako kadete mailako Munduko Arku Errekurbo Olinpiko Txapelketan brontzezko domina irabaziz taldekako lehian.
Jorgek, Javier Merida madrildarrak eta Toni Roig balearrak osatutako taldeak hirugarren posizioa lortu zuten Italiari 5-3 gailentzeari esker. Aurreko kanporaketetan, Kazakhstan gainditu zuten final zortzirenetan eta Japonia final laurdenetan. Soilik galdu zuten finalaurrekoan Indiaren aurka. Selekzio hau, Munduko Txapelduna izan zen gero.
Banakako lehian, Lakarri-Eguesibar taldeko arkulari gazteak esperientziaren falta nabaritu zuen. Sailkapen-txandetan 31. posizioan amaitu ondoren, Francesco Zaghis (34.a) italiarraren aurka jokatu behar zuen. 1. Txanda horretan berdinketa hausteko geziari esker irabazi zuen arren, gero txapelduna izan zen Iban Baritaud frantziarra aurkitu zuen bigarren dueluan. Nahiz eta arerioa ongi ezagutu (COVID iritsi baino lehen Federazioak antolatutako topaketa batengatik), gure ordezkariak 6-4 galdu zuen.
“Jorge kirolari handia da, eta batez ere pertsona lasaia, ausardia eta apaltasun handikoa. Erreferente bat da Nafarroako Arku Tiroaren Federazioaren Errendimendu Programako kide guztientzat”, dio federazioko kirol-zuzendariak.
Beste ordezkari bat ere izan genuen txapelketako epaile-taldean. Irati Zurbano nazioarteko epaile gazteak azkenean nazioarteko lehiaketan debuta egin ahal izan zuen, 2019an bertan behera utzi eta 2020an atzeratu ondoren. Bere maila handiari esker, epaile lanak egin zituen kadete eta juniorren arku konposatuko eta errekurboko hainbat finaletan.
Nafarroako harrobiaren orainaldia bikaina da, eta etorkizuna, itxaropentsua.