TIRO CON ARCO Hace 4 años

Arku Konposatuko ikastaroa irailak 11 eta 12

Arku Konposatuko ikastaroa irailak 11 eta 12

Nafarroako Arku-tiroaren Federazioak kirolarien teknifikazioaren alde egindako apustuari jarraituz, irailaren 11n eta 12an arku konposatuko mintegi bat antolatuko du. Modalitate honetan teknifikatu nahi duten kirolarientzat izango da, eta talde nazionaleko arkularia den Andrea Marcosek emango du.

TOKIA: Lakarri Eguesibar Taldeko aretoan (nola iritsi).

EGUNAK: Irailak 11 eta 12.

ORDUTEGIAK:

 

  • Larunbatean 09:00etatik 13:00etara eta 15:00etatik 19:00etara.
  • Igandean 09:00etatik 13:00etara.

 

INSKRIPZIOAK

Izena emateko epea: Zirkular hau argitaratzen denetik irailaren 3ko 23:59 arte.

Inskripzioak federación@arconavarra.es posta elektronikoaren bidez izena eta abizenak zehaztuz egingo dira.

Plazak: 12.

Prezioa: 50 euro ikasle bakoitzeko.

Inskripzioan lehentasuna izanen dute azken 2 urteetan arku konposatuko modalitatean Nafarroako selekzioan parte hartu duten kirolariek. Ondoren, inskripzio ordenaren arabera eta Nafarroarako lizentzia duten kirolarien artean emango dira. Hutsik geratuz gero, beste edozein kirolarari emango zaio.

Epez kanpo ez da inskripziorik onartuko.

Plazak esleitu ondoren, zuekin harremanetan jarriko gara ordainketa nola egin eta ordaintzeko epea zein den adierazteko.

MATERIALA

Kirolari bakoitzak bere arkua eta gainerako materiala ekarriko ditu.

Izen-emateak baieztatu ondoren, beste mezu bat bidaliko dizuegu ikastaroari buruzko informazio zehatzagoarekin.

Zalantzak, federación@arconavarra.es posta elektronikoaren bidez argituko ditugu.

 

Adeitasunez,

Eugenio Amat Remírez, Nafarroako Arku Tiro Federazioko Presidentea.

📄 Documentos relacionados