Nafarroako Arku-tiroko Federazioak kirolarien teknifikazioaren alde egindako apustuari jarraituz, URRIAREN 9an eta 10ean arku biluziko seminario bat antolatuko du, modalitate horretan teknifikatu nahi duten kirolarientzat, David García arkulariak eskainia.
TOKIA
Seminarioa Nafarroako Unibertsitatean egingo da, 2021eko urriaren 9an eta 10ean. (nola iritsi).
ORDUTEGIAK
Larunbatean, 15:00etatik 19:00etara.
Igandean, 10:00etatik 14:00etara
IZENA EMATEA
Izena emateko epea: zirkular hau argitaratzen denetik urriaren 3ko 23:59 arte.
Izen-emateak federacion@arconavarra.es posta elektronikoaren bidez eginen dira, izen-deiturak adierazita.
Dauden plaza kopurua: 10
Prezioa: 50€ ikasle bakoitzeko.
Inskripzioan lehentasuna izanen dute azken 2 urteetan Nafarroako selekzioan arku biluziaren modalitatean parte hartu duten kirolariek. Ondoren, izena eman duten ordenaren arabera, Nafarroan lizentzia duten kirolariak eta, plaza libreak geratuz gero, beste edozein kirolari.
Epez kanpo ez da inskripziorik onartuko.
Plazak esleitu ondoren, zuekin harremanetan jarriko gara ordainketa nola egin eta ordaintzeko epea zein den jakinarazteko.
MATERIALA
Kirolari bakoitzak bere arkua ekarriko du, gutxienez 6 gezi eta gainerako materiala.
Izen-emateak baieztatu ondoren, beste mezu bat bidaliko dizuegu seminarioari buruzko informazio zehatzagoarekin.
Zalantzarik izanez gero, bidali mezu bat federación@arconavarra.es helbidera.
Adeitasunez,
Eugenio Amat Remírez. Nafarroako Arku-tiroko Federazioko lehendakaria.