TIRO CON ARCO Hace 4 años

Aretoko Nafarroako Txapelketako eta NKJetako 4. Jaurtialdi Finala

Aretoko Nafarroako Txapelketako eta NKJetako 4. Jaurtialdi Finala

1.- Lehiaketa urtarrilaren 8an eta 9an Nafarroako Unibertsitateko Kiroldegian izango da. (Nola iritsi)

 

Larunbat goizean

Nafarroako Kirol Jokoak: Arku Rekurboa: Kadete, Haur, Kimu eta Eskola.

8:30 Ateen irekiera.

8:45 Materialaren azterketa.

9:00 Jaurtialdi praktikoak.

9:20 Praktiken amaiera.

9:30 Sailkapen-txanden hasiera.

Kanporaketak final-laurdenetatik.

Dominen banaketa.

 

Larunbat arratsaldean

Nafarroako Txapelketa: Long Bow, Tradizionala eta Biluzia (Kategoria guztietan)

15:00 Ateen irekiera.

15:15 Materialaren azterketa.

15:30 Jaurtialdi praktikoak.

15:50 Praktiken amaiera.

16:00 Sailkapen-txanden hasiera.

Kanporaketak final-laurdenetatik.

Dominen banaketa.

 

Larunbat goizean

Nafarroako Txapelketa: Arku Rekurboa (Senior, Junior) eta Konposatua (kategoria guztiak)

8:30 Ateen irekiera.

8:45 Materialaren azterketa.

9:00 Jaurtialdi praktikoak.

9:20 Praktiken amaiera.

9:30 Comienzo rondas clasificación

Kanporaketak final-laurdenetatik.

Dominen banaketa.

 

Ordutegi horiek behin-behinekoak dira eta aldaketak izaten ahalko dira inskripzioen arabera.

 

2.- PARTE-HARTZEA

Nafarroako Txapelketa

RFETAren Lizentzia Nazionala edo Lurralde Lizentzia Homologatua indarrean duten eta Lehiaketa eta Diziplina Batzordeak edo Organo Gorenak zigortu ez dituzten kirolari guztiek parte har dezakete jaurtialdian. Nolanahi ere, Nafarroako Txapelketarako lizentzia duten kirolariek lortutako puntuazioak bakarrik hartuko dira kontuan.

Nafarroako Txapelketako kanporaketetan, Nafarroako Txapelketen Erregelamenduan ezarritakoa betetzen duten kirolariak baizik ezin izanen dute jaurti.

 

Nafarroako Kirol Jokoak

Nafarroako Kirol Jokoen lizentzia indarrean duten kirolari guztiek parte hartzen ahalko dute, Lehiaketaren Erregelamenduan eta lehiaketa honen Araudian xedatzen den bezala.

 

3.- IZEN EMATEAK

Izen emateak ondorengo estekaren bidez egingo dira: INSKRIPZIOAK

Izena emateko epea zirkular hau argitaratzean irekiko da eta urtarrilaren 1ean, larunbatean, 23:59an itxiko da. Inskripzioaren prezioa 15 eurokoa da. Nafarroan federatutako kirolariek Nafarroako Arku-tiroaren Federazioaren hobaria dute; beraz, 5 euro ordaindu beharko dituzte.

Inskripzioak klubeko kontu honetan sartuko dira: ES90 0182 5000 8402 0181 1549 edo Bizum-en bidez 630046285 telefonoan urtarrilaren 1eko (larunbata) 23:59ak baino lehen.

Ez da kontuan hartuko ordainketa epearen bukaera baino lehen ordaindu ez duen inskripziorik. Nafarroako Kirol Jokoetako tiradan izena ematea doakoa da kutxatilentzat, baldin eta jaurtialdi guztietan izena eman bada, Nafarroako Kirol Jokoen Erregelamenduan adierazten den bezala.

 

4.- Nafarroako Txapelketako gehienezko parte hartzea

Tiro-linea bat dago txanda bakoitzean gehienez 51 kirolarik parte hartzeko. Txanda bat betetzen bada, federazioaren lizentzia Nafarroan duten kirolariek izanen dute lehentasuna.

5.- TXAPELKETAREN GARAPENA

Maila eta klase guztiek W.A.-ren Erregelamenduan, RFETAren Erregelamenduan eta NKJren araudian jasotako dianetara eta distantzietara botako dituzte. Lehiaketan, 30 geziko bi txanda jokatuko dira, 3 geziko txandatan, txanda bakoitzeko 2 minuturekin. Kanporaketak eginen dira final-laurdenetatik, Nafarroako Txapelketaren araudiaren eta JDN-NKJren araudiaren arabera. TIRADA HONEK RAUS-ENTZAT BALIO DU. Homologatuta dagoenez, errekorrak erreklamatu ahalko dira, halakorik bada.

 

6.-OHAR OROKORRAK

6.1. Ez da onartuko tiro-eremura sartzea behar den akreditaziorik gabe.

Nafarroako Txapelketaren jaurtialdirako, teknikari izan nahi dutenek beren klubeko kirolarien izen ematea egiterakoan akreditazioa eskatu beharko dute. Akreditazioa eskatu ahal izateko, dagokion lizentzia eduki beharko da.

JDN-NKJ jaurtialdirako, araudiak dioena bete beharko da.

 

6.2. PUBLIKOA BAIMENDUTA DAGO

Txemari Zurbano Peñas.

Nafarroako Arku Tiroko Zuzendari Teknikoa

📄 Documentos relacionados