TIRO CON ARCO Hace 4 años

2022ko Nafarroako 3Dko Txapelketako 1. Tiraketaren deialdia

2022ko Nafarroako 3Dko Txapelketako 1. Tiraketaren deialdia

1. Lehiaketa egiteko tokia eta ordutegiak:

1.1. Lehiaketa otsailaren 6an, igandea, eginen da, Eguesibarko Lakarri Klubaren zelaiko ibilbidean.

Tiro zelaiko koordenatuak

IGANDEA

09:00.- Harrera, materialaren berrikuspena eta dortsalen banaketa.

09:30.- Lehiaketaren hasiera.

13:00.- Oholen ematea.

Ordutegia aldatua izan daiteke lehiaketako beharren arabera.

2. Parte-hartzea: Soilik parte har dezakete Espainiako Errege Federazioko edota Nafarroako Federazioko lizentzia duten eta Lehiaketa eta Diziplina Batzordeak edo Organo Gorenak zehatu ez duten arkulariak. Hala ere, soilik lizentzia nafarra dutenen puntuazioak balioko du Nafarroako Txapelketarako.

3. Inskripzioak:

3.1. Inskripzioak ondorengo estekaren bidez egingo dira:

INSKRIPZIOAK

3.2. Izena emateko epea zirkular hau argitaratu bezain pronto irekiko da eta urtarrilaren 16an, igandea, 23:59an itxiko da.

3.3. 5 euro ordainduko dira izen-emate gisa, ES74 3008 0003 0340 7030 9226 klubaren kontuan sartuz edo Bizum-en bidez, 687 878 715 telefonoan, urtarrilaren 16a (igandea) baino lehen.

3.4. Ez da kontuan hartuko ordainketa epea bukatu ondoren ordaindu ez duen inskripziorik.

4. Nafarroako Txapelketako parte-hartzaileen gehienezko kopurua:

4.1. Gehienez ere 96 kirolarik hartuko dute parte.

4.2. Izena emandakoen kopurua plazen kopurura baina handiagoa bada, ordena hertsian beteko dira inskripzioak.

4.3. Tiroko lerroan posturik ez izateagatik inskripzioa onartu ez zaien arkulariei posta elektronikoz jakinaraziko zaie.

5. Txapelketaren garapena:

5.1. Maila eta klase guztiak Munduko Federazioaren Erregelamenduan jasotako distantzietan arituko dira.

5.2. Lehiaketa 24 jaurtiketa postuko ibilbide bat izanen da.

5.3. Lehiaketak Espainiako Arku Tiro Errefe Federazioaren homologazioa du.

6. Gai orokorrak:

6.1. Ez da onartuko tiro-eremura sartzea behar den akreditaziorik gabe. Klubeko entrenatzaile eta begiraleek beren klubeko kirolariak inskribatzeko orduan akreditazioa eskatu beharko dute. Teknikariaren akreditazioa eskatu ahal izateko, gutxienez RFETA Monitore, NKJko Kirol Abiarazle edo Goi Mailako tituluak izan beharko da, edo NKJetako entrenatzaile edo laguntzaile gisa onartua izan.

6.2. Publikorik onartuko da.

 

Txemari Zurbano Peñas.

Nafarroako Arku Tiro Federazioko Idazkari Teknikoa.

 


 

 

📄 Documentos relacionados