NAFARROAKO ARKU-TIRO FEDERAZIOAREN BATZAR NAGUSIAREN DEIALDIA
Iruñean, 2022ko irailaren 16an
Batzarkide agurgarria,
Nafarroako Arku-Tiro Federazioak dei egiten dizu irailaren 22an (osteguna), 18:00etan, lehen deialdian, eta 18:30ean bigarrenean, Nafarroa Arenan (Sadar kalea, 59D-1, 31006 Iruña) egingo den Batzar Nagusirako.
Gai-zerrenda ondorengoa izanen da:
1. Presidentearen azalpenak.
2. Zerbitzu komunetako aldaketak.
3. 2022-2023ko lizentziaren prezioa.
4. 2022-2023ko lehiaketa-egutegia.
5. 2022-2023ko gutxieneko markak.
6. Eskaerak eta galderak.
Agur bero bat,
Eugenio Amat Remírez
Nafarroako Arku-Tiro Federazioko presidentea