TIRO CON ARCO Hace 1 año

2025eko Nafarroako Zelaiko Txapelketako 1. Tiraketaren Zirkularra

2025eko Nafarroako Zelaiko Txapelketako 1. Tiraketaren Zirkularra

2025eko Nafarroako Zelaiko Txapelketako 1. Tiraketaren Zirkularra

 

1. Lehiaketako tokia eta ordutegiak:

 

1.1. Lehiaketa 2024ko urriaren 20an eginen da, igandea, Eguesibarko Lakarri Klubaren zelaiko ibilbidean.


Zelaiko koordenatuak

 

IGANDEA

09:00. - Harrera, materialaren azterketa eta dortsalen banaketa.

09:30. - Lehiaketaren hasiera.

13:30. - Puntuazio orrien ematea.

 

Ordutegi hau aldatu daiteke lehiaketaren beharren arabera.

 

 

2. Parte-hartzea: RFETAren Lizentzia Nazionala edo indarrean dagoen Lurraldeko Lizentzia Homologatua duten kirolari guztiek parte hartu ahal izango dute tiradan, baldin eta Lehiaketa eta Diziplina Batzordeak edo Organo Gorenak bertan behera utzi ez baditu. Hala ere Nafarroako Zirkuituaren sailkapenerako soilik hartuko dira kontuan lizentzia nafarra duten kirolarien puntuazioak.


 

3. Inskripzioak

3.1. Inskripzioak ondorengo estekaren bidez egingo dira:

 

ESTEKA

 

3.2. Izena emateko epea zabalik egongo da zirkular hau argitaratu arte eta urriaren 12an itxiko da, 23:59an.

3.3. Inskripzioaren prezioa 10 eurokoa da Nafarroan federatutako kirolarientzat, eta 20 eurokoa Nafarroatik kanpo federatutakoentzat. Inskripzio kontzeptuan abonatuko dira klubaren ES98 3035 0137 8813 7001 8985 kontuan edo Bizum bidez 606612938 telefonoan

3.4. Ez da kontuan hartuko epea amaitu aurretik ordaindu ez den inskripziorik.

 

4. Nafarroako Txapelketako gehieneko parte-hartzaile kopurua

4.1. Gehienez 96 kirolarik parte hartuko dute.

4.2. Izena eman dutenen kopurua plaza kopurua baino handiagoa bada, izen-emateei iritsi ahala emango zaie arreta.

4.3. Tiro-linean posturik ez izateagatik inskripzioa onartu ez duten kirolariei posta elektronikoz jakinaraziko zaie.

 

5. Txapelketaren garapena

5.1. Dibisio eta klase guztiek W.A.-ren Araudian jasotako distantzietan tira egingo dute. (RFETA tiradetako aldaketak direla eta, WAra eta aldaketa horietara egokituko gara).

distancias

 

5.2. Norgehiagokak 24 tiro postuko ibilbide bat izango du.

 

6. Ohar orokorrak

6.1. Inor ezin izango da tiro-eremura sartu dagokion akreditaziorik gabe.

Klubeko entrenatzaileek akreditazioa eskatu beharko dute klubeko kirolarien izen-ematea egiterakoan. Teknikariaren akreditazioa eskatu ahal izateko, gutxienez, RFETAko monitore, NKGIko kirol-hastatzaile edo goi-mailako tituluen jabe izan beharko da, edo JDN-NKJko entrenatzaile edo entrenatzaile-laguntzaile gisa onartuta egon.

6.2. Publikoa onartuko da.

 

Txemari Zurbano Peñas.

Nafarroako Arku Tiroko Idazkari Tenknikoa

📄 Documentos relacionados