3. Jaurdunaldia: Nafarroako 3Dko Arku Tiraketa Txapelketa 2025
I Saria Francisco Gavilán Memoriala
1. Txapelketaren lekua eta ordutegia:
1.1. Txapelketa San Adrianeko Arco Ribera Klubaren 3D ibilbidean izango da, 2025eko apirilaren 13an.
Zelaiaren koordenatuak
AURREIKUSITAKO ORDUTEGIA:
08:00. - Harrera, materialaren azterketa eta puntuazio-orrien banaketa.
08:30. - 24 ituko ibilbidearen hasiera.
12:30. - Bokaten banaketa.
13:00. - Proba kanporatzaileen hasiera final-laurdenetatik, 4 itu eta 2 gezi itu bakoitzeko.
14:00. - Sarien banaketa.
Ordutegi hauek behin-behinekoak dira eta baliteke txapelketaren beharren arabera aldaketak izatea.
2. Parte-hartzea.
RFETA-ko lizentzia nazionala edo Lurraldeko Homologatua indarrean duten kirolariek har dezakete parte, Lehiaketa eta Diziplina-Batzordeak edota Organo Gorenak zigortu ez baditu. Hala ere, Nafarroako Txapeletako sailkapenerako bakarrik Nafarroko lizentzia duten kirolarien puntuazioak hartuko dira kontuan.
3. Izen-ematea:
3.1. Hurrengo estekan egingo da izen-ematea.
IZEN-EMATEA
3.2. Izen-emateko epea irekita egongo da zirkular honen argitaratzearekin eta larunbatean apirilaren 5ean itxiko da, 23:59etan.
3.3. Izen-ematearen prezioa 10 € dira Nafarroan federatuta daudenentzako eta 20 € Nafarroatik kanpo federatuta daudenentzako.
3.4.Ordaindu daiteke bai klubaren kontuan egindako diru-sarreraren bitartez ES74 2100 4500 1621 0059 0343 bai Bizum bitartez zenbaki honi: 687579900. KIROLARIAREN IZEN- DEITURAK ADIERAZI
3.5. Ez da kontuan hartuko epea bukatu baino lehen ordaindu ez duen izen-ematerik.
4. Gehienezko parte-hartzaile kopurua.
4.1. Gehiegizko parte-hartzaile kopurua 96 kirolari izango da.
4.2. Izen-emate kopurua erabilgarri dauden plaza kopurua baino handiagoa bada, Nafarroko lizentzia dutenek izango dute lehentasuna. Beste federazioetako kirolariak izen-ematearen ordenaren arabera hautatuko dira.
4.3. Plazen erabilgarritasun faltarengatik onartu ez diren izen-emateei dirua itzuliko zaie eta posta elektroniko bitartez abisatuko zaie.
5. Txapelketaren garapena.
5.1. Maila eta klase guztiek W.A.-ren Araudiak dioen distantzietara jaurtiko dute (RFETA-ko jaurtialdien aldaketei eta W.A.-ri egokitzen gara).

5.2. Txapelketak 24 ituko ibilbide 1 izango du.
6. I Saria Francisco Gavilán Memoriala.
Sailkapen-txanda bukatzerakoan I Saria Francisco Gavilán Memorialarekin hasiko da.
6.1. Sariaren garapena.
6.2. 24 ituen emaitzekin kanporatze-probak egingo dira final laurdenetatik.
7. Orokortasunak
7.1.Akreditaziorik gabeko pertsonei ez zaie sarrera onartuko jaurtiketa eremura.
Klubetako entrenatzaileek haien akreditazioa eskatu beharko dute haien kirolarien izen-ematearen momentuan. Teknikoen akreditazioa eskatu ahal izateko, gutxienez hurrengo tituluetako bat izan beharko du: RFETA Monitorea, NKI-ko edo maila goreneko Kirol-abiarazlea edo JDN-NKJ-ek aitortzea entrenatzaile edota entrenatzailearen laguntzaile bezala.
7.2. Publikoa onartuta dago.
Txemari Zurbano Peñas
NATF-ko Zuzendari Teknikoa