TIRO CON ARCO Hace 11 meses

4 Jaurdunaldia eta Finala Nafarroako 3Dko Arku Tiraketa Txapelketa 2025

4 Jaurdunaldia eta Finala Nafarroako 3Dko Arku Tiraketa Txapelketa 2025

1. Txapelketaren lekua eta ordutegia:

1.1. Txapelketa Arco Tudela Klubaren 3D ibilbidean izango da, 2025eko maiatzaren 11n.

 

Zelaiaren koordenatuak

 

AURREIKUSITAKO ORDUTEGIA:

08:00. - Harrera, materialaren azterketa eta puntuazio-orrien banaketa.

08:30. - 24 ituko ibilbidearen hasiera

13:00. - Puntuazioen ematea.

13:30. - Proba kanporatzaileen hasiera final-laurdenetatik, 4 itu eta 2 gezi itu bakoitzeko.

14:30. - Sarien banaketa.

 

Ordutegi hauek behin-behinekoak dira eta baliteke txapelketaren beharren arabera aldaketak izatea.

 

2. Parte-hartzea.

RFETA-ko lizentzia nazionala edo Lurraldeko Homologatua indarrean duten kirolariek har dezakete parte, Lehiaketa eta Diziplina-Batzordeak edota Organo Gorenak zigortu ez baditu. Hala ere, Nafarroako Txapeletako sailkapenerako bakarrik Nafarroko lizentzia duten kirolarien puntuazioak hartuko dira kontuan.

 

3. Izen-ematea:

3.1. Hurrengo estekan egingo da izen-ematea.

 

IZEN-EMATEA

 

3.2. Izen-emateko epea irekita egongo da zirkular honen argitaratzearekin eta larunbatean maiatzaren 3an itxiko da, 23:59etan.

3.3. Izen-ematearen prezioa 10 € dira Nafarroan federatuta daudenentzako eta 20 € Nafarroatik kanpo federatuta daudenentzako.

3.4.Ordaindu daiteke bai klubaren kontuan egindako diru-sarreraren bitartez ES74 3008 0003 0340 7030 9226 bai Bizum bitartez zenbaki honi: 687 878 715. KIROLARIAREN IZEN- DEITURAK ADIERAZI

3.5. Ez da kontuan hartuko epea bukatu baino lehen ordaindu ez duen izen-ematerik.

 

4. Gehienezko parte-hartzaile kopurua.FEDERACIÓN NAVARRA DE TIRO CON ARCO

4.1. Gehienezko parte-hartzaile kopurua 96 kirolari izango da.

4.2. Izen-emate kopurua erabilgarri dauden plaza kopurua baino handiagoa bada, Nafarroko lizentzia dutenek izango dute lehentasuna. Beste federazioetako kirolariak izen-ematearen ordenaren arabera hautatuko dira.

4.3. Plazen erabilgarritasun faltarengatik onartu ez diren izen-emateei dirua itzuliko zaie eta posta elektroniko bitartez abisatuko zaie.

 

5. Txapelketaren garapena.

5.1. Maila eta klase guztiek W.A.-ren Araudiak dioen distantzietara jaurtiko dute (RFETA-ko jaurtialdien aldaketei eta W.A.-ri egokitzen gara).

 

5.2. Txapelketak 2 gezi bota behar zaien 24 ituko ibilbide 1 izango du.

 

6. Kanporatze-probak

Sailkapen-txanda bukatzerakoan ranking-a egingo da kanporatze-probak erabakitzeko.

6.1.Kanporatze-proben garapena:

24 ituen emaitzekin kanporatze-probak egingo dira final-laurdenetatik.

 

7. Orokortasunak

7.1.Akreditaziorik gabeko pertsonei ez zaie sarrera onartuko jaurtiketa eremura. Klubetako entrenatzaileek haien akreditazioa eskatu beharko dute haien kirolarien izen-ematearen momentuan. Teknikoen akreditazioa eskatu ahal izateko, gutxienez hurrengo tituluetako bat izan beharko du: RFETA Monitorea, NKI-ko edo maila goreneko Kirol-abiarazlea edo JDN-NKJ-ek aitortzea entrenatzaile edota entrenatzailearen laguntzaile bezala.

7.2. Publikoa onartuta dago.

 

 

Txemari Zurbano Peñas

NATF-ko Zuzendari Teknikoa

📄 Documentos relacionados