TIRO CON ARCO Hace 11 meses

1. Txapelketa Eguesibarreko Lakarri Klubaren Aire Libreko instalazioetan izango da, 2025eko maiatzaren 10an.

 

(iristeko modua)


Larunbata, maiatzak 10

Eskola Promozioa:

Mailak: Biribildua.

Kategoriak: PE1 (12 m.) y PE2 (18 m.)

 

8:30 Ateen irekiera.

8:45 Materialaren azterketa.

9:00 Praktiketako jaurtiketak.

9:20 Praktiken amaiera.

9:30 Sailkapen-txanden hasiera.

 

Ordutegi hauek behin-behinekoak dira eta baliteke inskripzioen arabera aldaketak izatea.

 

2. Parte-hartzea.

Eskola Promozioa

Nafarroako Federazioan dagoen Arku Tiraketa Eskola batean matrikulatuta dauden kirolariek parte har dezakete.

 

2.1.Izen-ematea. Hurrengo estekan egingo da izen-ematea.

 

Izen-ematea

 

Eskola promozioaren inskripzioak dohainik dira, kirolariak, JDN-NKJ-ko Araudiak dioen bezala, txapelketa guztietarako izena-eman badu.

Izena emateko epea zirkular hau argitaratzeko zabalik egongo da eta maiatzaren 8ean, osteguna, 23:59etan itxiko da.

 

Epea itxi ondoren, ez da izen-emate gehiago onartuko.

 

3. Nafarroako Txapelketako gehienezko parte-hartzaile kopurua.

Gehienez 72 kirolarientzako jaurtiketa-lerroa dago.

 

4. Txapelketaren garapena.

Eskola Promozioan 36 geziko txanda bakarra izango da tanda bakoitzean 3 minutu izango dira 6 gezi jaurtitzeko.

 

5. Orokortasunak

5.1. Akreditaziorik gabeko pertsonei ez zaie sarrera onartuko jaurtiketa eremura.

Klubetako entrenatzaileek haien akreditazioa eskatu beharko dute haien kirolarien izen-ematearen momentuan. Teknikoen akreditazioa eskatu ahal izateko, gutxienez hurrengo tituluetako bat izan beharko du: RFETA Monitorea, NKI-ko edo maila goreneko Kirol-abiarazlea edo JDN-NKJ-ek aitortzea entrenatzaile edota entrenatzailearen laguntzaile bezala.

 

5.2. Publikoa onartuta dago.

 

 

Txemari Zurbano Peñas

NATF-ko Zuzendari Teknikoa

📄 Documentos relacionados