2026ko Aretoko Nafarroako Txapelketako eta Nafarroako Kirol Jokoen 4. Jaurtialdia eta Finalak
1. Txapelketa UNAVeko kirol instalazioetan izango da, 2025eko abenduaren 20 eta 21an.
(iristeko modua)
Larunbata, abenduak 20
Lehenengo txanda
Nafarroako Kirol Jokoak: Arku Biribildua, Konposatua, Biluzia, Tradizionala eta Longbow-a (U13, U15, U18, U15 Eskola eta U18 Eskola).
9:00 Ateen irekiera.
9:15 Praktiketako jaurtiketak.
9:35 Praktiken amaiera.
9:40 Sailkapen-txanden hasiera.
Proba kanporatzaileak final laurdenetatik.
Sarien banaketa
Bigarren txanda
Nafarroako Txapelketa: Longbow, Tradizionala eta Biluzia (Senior eta U21).
16:00 Ateen irekiera.
16:15 Praktiketako jaurtiketak.
16:35 Praktiken amaiera.
16:40 Sailkapen-txanden hasiera.
Proba kanporatzaileak final laurdenetatik.
Sarien banaketa
Hirugarren txanda
Igandea, abenduak 21
Arku Biribildua, Konposatua (Senior eta U21), AS1 eta DI1.
9:00 Ateen irekiera.
9:15 Praktiketako jaurtiketak.
9:35 Praktiken amaiera.9:40 Sailkapen-txanden hasiera.
Proba kanporatzaileak final laurdenetatik.
Sarien banaketa
Epaileek materialaren azterketa egin dezakete ausaz txapelketa osoan zehar.
Ordutegi hauek behin-behinekoak dira eta baliteke inskripzioen arabera aldaketak izatea.
2. Parte-hartzea.
RFETA-ko lizentzia nazionala edo Lurraldeko Homologatua indarrean duten kirolariek har dezakete parte, Lehiaketa eta Diziplina-Batzordeak edota Organo Gorenak zigortu ez baditu. Hala ere, Nafarroako Txapeletako sailkapenerako bakarrik Nafarroko lizentzia duten kirolarien puntuazioak hartuko dira kontuan.
Juegos Deportivos de Navarra-Nafarroako Kirol Jokoak
JDN-NKJ-ko lizentzia indarrean duten kirolariek har dezakete parte, Lehiaketaren Araudiak eta JDN- NKJ-ko Araudiak dioten arabera.
3. Izen ematea.
3.1. Hurrengo estekan egingo da izen ematea eta ordainketa.
IZEN EMATEA
EZ dira kontuan hartuko epea bukatu baino lehen ordaindu ez duten izen emateak.
3.2. Izen emateko epea irekita egongo da zirkular honen argitaratzearekin eta igandean abenduaren 07an itxiko da, 23:59etan.
3.3. Izen-ematearen prezioa 10 € dira Nafarroan federatuta daudenentzako eta 20 € Nafarroatik kanpo federatuta daudenentzako. Nafarroako Kirol Jokoen inskripzioak dohainik dira, kirolariak, JDN- NKJ-ko Araudiak dioen bezala, txapelketa guztietarako izena-eman badu.
4. Nafarroako Txapelketako eta Nafarroako Kirol Jokoen gehienezko parte-hartzaile kopurua.
Gehienez 72 kirolarientzako jaurtiketa-lerroa dago txanda bakoitzeko.
5. Txapelketaren garapena.
Maila eta klase guztiek W.A.-ren Araudiak, RFETA-ko Araudiak ata JDN-NKJ-ren Araudiak dioten itu eta distantzietara jaurtiko dute. AS1 eta DI1 modalitateek berezko dianetan botako dute.Txapelketak 2 txanda izango ditu 30 gezikoak, tanda bakoitzean 90 segundo izango dira 3 gezi jaurtitzeko.
Proba kanporatzaileak jokatuko dira.
Jaurtialdi honetan ez da Novel kategoria onartuko leku faltarengatik.
6. Orokortasunak
6.1. Akreditaziorik gabeko pertsonei ez zaie sarrera onartuko jaurtiketa eremura.
Klubetako entrenatzaileek haien akreditazioa eskatu beharko dute haien kirolarien izen-ematearen momentuan. Teknikoen akreditazioa eskatu ahal izateko, gutxienez hurrengo tituluetako bat izan beharko du: RFETA Monitorea, NKI-ko edo maila goreneko Kirol-abiarazlea edo JDN-NKJ-ek aitortzea entrenatzaile edota entrenatzailearen laguntzaile bezala.
6.2.Publikoa onartuta dago instalazioen edukiaren arabera.
6.3.Jaurtialdiak RAUS-entzako balio du eta RFETA bidez homologatuta dago.
Txemari Zurbano Peñas
NATF-ko Zuzendari Teknikoa