1.Jaurtialdia: Nafarroako Aire Libreko eta Nafarroako Kirol Jokoen Txapelketa 2026
1. Txapelketa Eguesibarreko Lakarri Klubaren Aire Libreko instalazioetan izango da, 2026eko martxoaren 14 eta 15ean.
(iristeko modua)
Larunbata, martxoak 14
Nafarroako Kirol Jokoak:
Mailak: Biribildua, Konposatua, Biluzia, Tradizionala eta Longbow-a.
Kategoriak: U18, U15, U13 eta Eskola.
8:30 Ateen irekiera.
8:45 Materialaren azterketa.
9:00 Praktiketako jaurtiketak.
9:20 Praktiken amaiera.
9:30 Sailkapen-txanden hasiera.
Igandea, martxoak 15
Nafarroako txapelketa
Lehenengo txanda:
Mailak: Biribildua, Konposatua, AS1-AS2, DI
Kategoriak: Senior, U21 eta Novel.
8:30 Ateen irekiera.
8:45 Materialaren azterketa.
9:00 Praktiketako jaurtiketak.
9:20 Praktiken amaiera.
9:30 Sailkapen-txanden hasiera.
Bigarren txanda:
Mailak: Longbow, Tradizionala eta Biluzia..
Kategoriak: Senior, U21 eta Novel
11:30 Ateen irekiera.
11:45 Materialaren azterketa.
12:00 Praktiketako jaurtiketak.12:20 Praktiken amaiera.
12:30 Sailkapen-txanden hasiera.
Ordutegi hauek behin-behinekoak dira eta baliteke inskripzioen arabera aldaketak izatea.
2. Parte-hartzea.
Nafarroako Kirol Jokoak.
JDN-NKJ-ko lizentzia indarrean duten kirolariek har dezakete parte, Lehiaketaren Araudiak eta JDN- NKJ-ko Araudiak dioten arabera.
Nafarroako Txapelketa
RFETA-ko lizentzia nazionala edo Lurraldeko Homologatua indarrean duten kirolariek har dezakete parte, baldin eta Lehiaketa eta Diziplina-Batzordeak edota Organo Gorenak zigortu ez baditu. Hala ere, Nafarroako Txapeletako sailkapenerako bakarrik Nafarroako lizentzia duten kirolarien puntuazioak hartuko dira kontuan.
Halaber, txapelketak GP Nazional batekin bat egiten duenez, honetan Nafarroako lizentziarekin parte- hartzen dutenen puntuazioa kontuan hartuko da Nafarroako Aire Libreko ranking-erako. Horretarako, GP-an parte-hartzeko asmoa dutenek aldez aurretik NATF-i jakinarazi beharko dio.
2.1. Izen-ematea. Hurrengo estekan egingo da izen-ematea:
Izen-ematea
2.2. Izen-emateko epea irekita egongo da zirkular honen argitaratzearekin batera eta larunbatean, martxoaren 07an itxiko da, 23:59etan.
Izen-ematearen prezioa 10 € dira Nafarroan federatuta daudenentzako eta 20 € Nafarroatik kanpo federatuta daudenentzako.
2.3.Nafarroako Kirol Jokoen inskripzioak dohainik dira, kirolariak, JDN-NKJ-ko Araudiak dioen bezala, txapelketa guztietarako izena-eman badu.
2.4. KONTUZ: Izena ematerakoan ez bazaizu justifikanterik iristen emandako emailera, izena ematea ez da zuzen egin. ANTOLATZAILEAREKIN HARREMANETAN JARRI.
3. Nafarroako Txapelketako gehienezko parte-hartzaile kopurua.
3.1. Gehienez 72 kirolarientzako jaurtiketa-lerroa dago txanda bakoitzeko.
3.2. Nafarroko lizentzia dutenek izango dute lehentasuna izena ematerakoan. Beste federazioetako kirolariak itxaron zerrendan geldituko dira izena ematearen epea amaitu arte.
Ondoren, libre geratu diren plazak beste federazioko izen-emateekin beteko dira eta hauek egindako ordenaren arabera hautatuko dira. Jakinaraziko da.3.3. Izen-emate kopurua erabilgarri dauden plazak baino altuagoa bada, izen-emateen ordenaren bidez erabakiko da.
3.4. Plazen erabilgarritasun faltarengatik onartu ez diren izen-emateei dirua itzuliko zaie eta posta elektroniko bitartez abisatuko zaie.
4. Txapelketaren garapena.
4.1. Maila eta klase guztiek W.A.-ren Araudiak, RFETA-ko Araudiak ata JDN-NKJ-ren Araudiak dioten itu eta distantzietara jaurtiko dute.
4.2. Txapelketak 2 txanda izango ditu 36 gezikoak, tanda bakoitzean 3 minutu izango dira 6 gezi jaurtitzeko.
4.3. Ez dira proba kanporatzaileak jokatuko.
4.4. Arku Tradizionala, Longbow, Biluzia, AS1, DI1 eta Novel mailentzako hurrengo taulan ageri diren distantziak eta ituak erabiliko dira:
5. Orokortasunak
5.1. Akreditaziorik gabeko pertsonei ez zaie sarrera onartuko jaurtiketa eremura.
Klubetako entrenatzaileek haien akreditazioa eskatu beharko dute haien kirolarien izen-ematearen momentuan. Teknikoen akreditazioa eskatu ahal izateko, gutxienez hurrengo tituluetako bat izan beharko da: RFETA Monitorea, NKI-ko edo maila goreneko Kirol-abiarazlea edo JDN-NKJ-ek aitortzea entrenatzaile edota entrenatzailearen laguntzaile bezala.
5.2. Publikoa onartuta dago.
Txemari Zurbano Peñas
NATF-ko Zuzendari Teknikoa