NAFARROAKO ARKU TIRO FEDERAZIOA
NAFARROAKO ARKU TIRO FEDERAZIOKO BATZARRAREN DEIALDIA
Iruñean, 2019ko azaroaren 8an
Barzordekie agurgarria,
Nafarroako Arku Tiro Federazioak deitzen zaitu azaroaren 14an 19:00etan Nafarroa Arenako instalazioetan izango den Batzar Nagusian parte hartzeko.
Gai ordena honako hau izango da:
1. Tafallan izango den Nafarroako Zelaiko Txapelketako jaurtiketaren data aldatzearen onarpena Espainiako Arku Tiro Errege Federazioaren egutegia aldatu delako.
2. Arkulari batzuek eskatu duten moduan, jaurtiketa internazionaletan (Erromako Txapelketa) eta beste probintzietako torneotan lortu dituzten puntuazioak eta haien parte-hartzea kontuan hartzearen balorazioa Nafarroako Aretoko Txapelketari begira. Aztertuko da zer egin daitekeen aretoko eta aire libreko txapelketetan gerta daitezken hauek bezalako kasuetan eta horrela onartuz gero, Txapelketetako Araubidean sartu.
3. Eskaerak eta galderak.