TIRO CON ARCO Hace 6 años

2020ko Nafarroako Zelaiko Txapelketako 1. jaurtiketako zirkularra

2020ko Nafarroako Zelaiko Txapelketako 1. jaurtiketako zirkularra

1. Lehiaketako tokia eta ordutegiak

1.1. Lehiaketa OTSAILAREN 16AN (IGANDEA) TAFALLAKO ZELAIAN izango da. (NA-132 errepidean, Tafallatik ateratzen, Lizarrarako bidean).

Ikusi koordenatuak eta Google Maps-eko lotura erantsitako dokumentuan

IGANDEA

9:00.- Harrera, materialaren azterketa eta dortsalen banaketa. 

9:30.- Lehiaketaren hasiera

13:30.- Taulatxoak ematea

Ordutegi hau aldatua izan daiteke lehiaketaren beharren arabera.

2.Parte hartzea

Espainiako Federazioko edota homologatutako lurraldeko lizentzia indarrean duten guztiek parte hartu ahal dute. Beti ere, zigortuta egon ez gero. Hala ere, Nafarroako Txapelketako sailkapena osatzeari begira, soilik lizentzia nafarren puntuazioak hartuko dira kontuan.

3. Izen ematea

3.1. Arkulariek izena emango dute ondorengo estekaren bidez:

Inskripzioko 15 euroko kuota ordainduko da materialaren birpasaketan.

Nafarroan federatutako kirolariek deskontua dutenez, soilik 5 euro ordaindu beharko dute.

Jaurtiketa batean apuntatu eta abisatu gabe agertu ez gero, jaurtiketa hori ordaindu beharko dute beste batean aritzeko (justifikatutako arrazoirik izan ezean).  

3.2. Izena emateko epea irekita dago jada eta otsailaren 10eko 20:00etan itxiko da.

4. Nafarroako Txapelketako parte hartzaile kopuru gehiena

4.1. Gehienez 96 kirolari aritu ahalko dira ibilbidean.

4.2. Kopuru hori gaindituz gero, nafar federatuek lehentasuna izango dute (epean apuntatu badira).

4.3. Modu berean, plazen kopurua gaindituz gero, egindako ordenaren arabera onartuko dira. 

4.4. Plazarik gabe geratuko zaienei posta elektronikoz abisatuko zaie.

5. Lehiaketaren garapena

5.1. Maila eta klase guztiak Federazio Internazionaleko Araudiari dagokizkion distantzietan arituko dira. 

5.2. Lehiaketak distantzia ezaguneko 12 ituko ibilbide bat, eta distantzia ez ezaguneko 12 itu izango ditu.

6. Arau gehiago

6.1. Ez da onartuko tiro-eremura sartzea behar den akreditaziorik gabe. Patruiletan lagun izateko edo prentsaurreko baimenaa eskatzeko, izen-emateen helbide berean egin beharko da. Antolatzaileek baimen horiek eman edo ukatzeko eskubidea dute, baimen horien kopuruaren eta ibilbidearen segurtasun-baldintzen arabera.

📄 Documentos relacionados