TIRO CON ARCO Hace 6 años

Urrezko domina pare bat 3Dko Liga Nazionaleko 1. jaurtiketan

Urrezko domina pare bat 3Dko Liga Nazionaleko 1. jaurtiketan

Espainiako Arku Tiro Federazioak antolatutako 3Dko Liga Nazionaleko 1. jaurtiketa lehiatua izan zen joandako igandean, hilak 23, Murtzian. Bertan, zortzi kirolari nafar aritu ziren (gizon eta emakume launa).

 

Guztiek lan ona sinatu zuten. Esate baterako, Encarna Garridok eta Jose Luis Iriartek longbow modalitateko lehiaketa menperatu zuten hasieratik amaieraino irabazteko.

 

Araudizko lehendabiziko bi jaurtiketan, Jose Luisek 712 puntu lortu zituen. Miguel Angel Ferrero asturiarrak baino 25 gehiago (iazko irabazlea). Kordobako Jose Ramon Ortega hirugarren izan zen 680 punturekin.

 

Kategoria honetan ere Luis Prieto aritu zen. Arkulari nafarrak 668 puntu lortu zituen, podiumetik 12ra geratuz.

 

Encarnak bere partez 635 puntu bildu zituen. Bigarren posizioan amaitu zuen Melania Sanjorge galiziarrak baino 91 gehiagi eta Mª Cruz Ventosa madrildarrak baino 113 gehiago.

 

Arkulari nafar Ana Leachek ez zuen arrakasta handirik izan 1. jaurtiketan eta 7. posizioan amaitu zuen.  

 

Modu berean, azpimarratu behar dira nafarren papera arku instintiboan: Carlos Sota laugarren izan zen (hirugarrenetik 7 puntura), Beatriz Ardoizek seigarren postua lortu zuen eta Begoña Lopezek hamabigarrena.

 

Pedro Jose Garrido arku konposatuko modalitatean aritu zen eta 16. posizioan amaitu zuen.

📸 Más imágenes