1. Tokia eta ordutegiak:
1.1. La competición se celebrará el DOMINGO 22 de marzo en el recorrido de 3D de San Adrián.
Tiro-Zelaiko koordenatuak
IGANDEA
09:00 Harrera, materialaren azterketa eta dortsalen banaketa.
09:30 Lehiaketaren hasiera.
13:00 Oholtxoen banaketa.
Ordutegia moldatu ahal da lehiaketen beharren arabera.
2. Parte hartzea: Parte hartu ahalko dute Espainiako Arku Tiro Errege Federazioko edo Homologatutako Lurralde Federazioko lizentzia indarrean duten arkulari guztiek. Beti ere, Lehiaketa eta Diziplina Batzordeak edota Goreneko Organu batek zigortu ez badituzte. Hala eta guztiz ere soilik hartuko du kontuan lizentzia nafarra dutenen puntuazioa Nafarroako Txapelketari begira.
3. Izen ematea
3.1. Ondorengo estekaren bidez egingo da:
3Dko 3. jaurtiketako izen ematea
Kirolariek 15 euro ordainduko dute materialaren azterketaren tartean. Nafarroan federatuta daudenek soilik 5 euro ordainduko dute Nafarroako Arku Tiro Federazioak emandako hobariari esker. Apuntatuta dagoen arren, arkulari bat abisatu eta arrazoia eman gabe agertzen ez bada, tiraketa hori ordaindu beharko du hurrengo batean apuntatzeko.
3.2. Izena emateko epea irekita dago jada asteleneneko (hilak 16) 20:00ak arte. Ez dira onartuko epez eta moduz kanpo egindako inskripzioak.
4. Nafarroako Txapelketako gehienezko parte-hartze kopurua
4.1. Tiro ibilbideak gehienez 96 kirolari bildu ahal ditu.
4.2. Gehienezko kopurua gaindituz gero, Nafarroan federatuta daudenek lehentasuna izango dute. Beti ere, zehaztutako epean apuntatu badira.
4.3. Gehienezko plazen kopurua gaindituz gero, izen emateak jasotako ordenaren arabera onartuko dira.
4.4. Onartua izan ez denari posta elektronikoaren bidez jakinaraziko zaio.
5. Lehiaketaren garapena
5.1. Maila eta klase guztiek tiratuko dute Arku Tiro Nazioarteko Federazioaren Araubidea jarraituz.
5.2. Lehiaketak 27 tiro postuko ibilbide bat izago du.
6. Arau gehiago:
6.1. Tiro zonaldean ez da onartuko beharrezkoa den akreditaziorik gabeko pertsonik. Patruilen laguntzailearen edo prentsaren akreditazioak posta elektronikoaren bidez eskatu beharko dira. Antolatzaileek baimenak onartzeko edo errefuxatzeko eskubidea dute kopuruaren eta segurtasun neurrien arabera.