TIRO CON ARCO Hace 6 años

NATF-ren Komunikatua (JARDUERAK, BERTAN BEHERA)

NATF-ren Komunikatua (JARDUERAK, BERTAN BEHERA)

COVID-19 sortutako egoera dela eta, Osasun Kontseilariak eta 2/2020 Foru Aginteak zehaztutako jarraibideak kontuan izanda, Nafarroako Arku Tiro Federazioak antolatutako jarduerak bertan behera geratzen dira apirilaren 1era arte. Data hau luzatu ahalko litzateke.

 

Egoera honek eragiten die hurrengo jarduerei:

-Martxoaren 22ko jaurtiketa

-Martxoaren 20ko eta 27ko IANSEO ikastaroa

-Martxoaren 28ko eta 29ko Aire Libreko Txapelketako eta NKJetako 2. jaurtiketa.

-Errendimendu programak.

 

Egoera aldatuz gero, jakinaraziko dizuegu ea jarduera hauek data berriak izan ditzaketen. Arkulari nafarrei gomendatzen diegu Nafarroako Gobernuaren gomendioak jarraitzea (https://coronavirus.navarra.es/eu/hasiera).

 

Adeitasunez,

Eugenio Amat Remirez

Nafarroako Arku Tiro Federazioko Presidentea

📄 Documentos relacionados