TIRO CON ARCO Hace 6 años

Nafarroako Arku Tiro Selekzioa: Berrogialdirako on-lineko entrenamendua

Nafarroako Arku Tiro Selekzioa: Berrogialdirako on-lineko entrenamendua

Nafarroako Arku Tiro Selekzioaren entrenamendua berrogeialdian:

 

Junior, kadete eta 14 urtez azpiko kategorietako Nafarroako Selekzioak 16 kide ditu. Joandako asteazkenean, haien entrenatzaileen taldeari bururatu zitzaion on-lineko entrenamendu fisikoa egitea.

 

Konfinamendu egoera honen aurrean, teknikariei oso interesgarria iruditzen zaie teknologia aprobetxatzea gazteekin aritzeko. 

 

Gauzak horrela, astean hirutan egiten dituzte entrenamendu fisikoko saioak: astelehenetan, asteazkenetan eta ostiraletan 17:00etatik 18:00etara. Teknifikazio saioetan laguntzen dien prestatzaile fisikoak entrenamendu hauek zuzentzen ditu.

 

Honetaz gain, Txemari Zurbano eta Jose Gabriel Miguel teknikariek ariketak proposatzen dituzte etxean teknika lantzeari begira. Helburua da sasoia ez galtzea aire libreko denboraldia, urteko garrantzitsuena, laster berreskuratuko baitute. Modu berean, talde-lana eta espiritua mantentzen dute ekimen honi esker.

 

Hiru irudi eta bideo bat erantsi ditugu. Argazkian, Marta Zuza Serrano agertzen da egongelan entrenatzen eta taldekideak ordenagailuan. 

 

Joandako ostiraleko bideoa deskarga dezakezu ondorengo estekaren bidez: https://bit.ly/2U4ddeu