TIRO CON ARCO Hace 6 años

Etxean entrenatzen Encarna Garridorekin - Elkarrizketa

Etxean entrenatzen Encarna Garridorekin - Elkarrizketa

Egun batetik bestera pasatu zara tiro zelaitik etxeko pasabidera, kirol planifikazioa jarraitzen duzu?

 

Tokiaren faltak mugatzen nauen arren, bai, entrenatzen jarraitzen dut.

 

Nolakoak dira egun hauetako entrenamenduak?

 

Egia esan, nahiz eta denbora gehiago izan, ez naiz entrenatzen ari. Astean bitan tiro teknika lantzen dut bizpahiru ordu. Honetaz gain, saiatzen naiz probak egiten pentsamenduak eta barneko hizkuntza aldatzen ikusteko zein eragina duen tiroan. Gainera, etxeko argiekin jokatzen dut eta ituen altuerak eta distantziak aldatzen ditut egoera ezberdinak lantzeko.

 

Teknika lantzen ez dudanean, bizikleta estatikoan edo pisuekin aritzen naiz eta ariketa desberdinen bidez muskuluak indartzen ditut. Honekin batera, etxeko eskailerak jaisten eta igotzen ditut pisuarekin.

 

Ikusten duzuenez, etxeko gimnasioa aprobetxatzen ari naiz! Kar kar!

 

Asteburuetan ere errutina mantentzen duzu?

 

Asteburuetan lehiaketak geneuzkanez, moldatu naiz: Bi tiraketa egiten ditut. Lehenengo txandan puntuazioak apuntatzen ditut, eta bigarrenean, saiatzen naiz hobetzen. 


Horrela saiatzen naiz nire burua gainditzen... eta bigarren txandan irabazten ez badut, lehenengoan bai! Txorakeri bat dirudien arren, mentalki asko laguntzen dit.


Errutina mantenduko dut lehiaketara itzuli arte.

 

Haserrea, frustrazioa edo nahastea sentitu duzu?

 

Oraindik ez. Normalean erraz egokitzen naizenez, beti pentsatzen dut okerrago egon gaitezkela, konformatu behar garela eta horregatik umore ona, ilusioa eta jarrera positiboa mantentzen ditut.

 

Grabatzen duzu zure burua entrenatzen? Taldekideekin partekatzen duzu guztion artean motibatzeko?

 

Grabatzen naiz horrela akatsak zuzentzen ditudalako. Motibagarria da nire maila mantentzeko eta nik uste lagungarria izan daitekela sare sozialen bidez jarraitzen nautenentzat. 

 

Zein lehiaketak geratu zaizkizu bertan behera?

 

Momentuz, Nafarroako, Espainiako eta Munduko Federazioenak. Gauzak horrela, bertan behera geratu dira 3Dko eta Zelaiko liga nazionalak eta lehiaketa internazionaletarako sailkatzeko balio zuten. Alarma Egoera ezarri zenean 3Dko liga nazionala hasita zegoen, martxoaren 15ean lehiatu behar izan zen bigarren jardunaldia Madrilen, baina ezin izan dugu.

 

Zer gertatuko da Europako eta Munduko Txapelketetekin?

 

Ez dakigu uztailean Eslovenian izan behar zen Europako 3Dko Txapelketa lehiatuko denik. Tokyoko Joku Olinpikoak atzeratu dituztenez, kolokan dago.

 

Zer esango zenieke adiskide eta kirolariei? 

 

Ilusioz eta diziplinaz entrenatzen jarraitzeko. Egokitu behar gara konfidantza izaten laster dena apainduko dela eta elkarrekin lortuko dugula.

 

Pertsonal mailan, nola pasatzen duzu denbora etxean?

 

Saiatzen gara errutinak mantentzen ordutegien eta lanaren ikuspuntutik. 


Senarrak (Pedro Garrido) telelana egiten du, alabak (Ana) onlineko klaseak hartzen ditu, eta ni, autonomoa izanda (lehen teknifikazio saioak eta hitzaldiak ematen nituen), etxeko lanak egiten ditut.  

 

Zer botatzen duzu falta?

 

Familia ikustea. Batez ere, lau eta bos urteko hilobak. Besarkatzea, muxukatzea, elkarrekin eta gertu egotea, lagunekin elkartzea, lehiakatzea... laster egingo dugun guztia!

 

Berreskuratu duzu ahaztutako joku baten bat? 

 

Oraindik ez dut astirik izan. Lan handia dut sare sozialetan. Familiarekin serieak eta filmak ikusten ditugu. Hiruroi asko gustatzen zaigu zinema eta Netflix plataforma hartu dugu.

 

Zer iruditzen zaizun gaixotasun honengatik bizi garen egoera?

 

Balarik gabeko gerra dela. Birusa txikia den arren, Munduko osasuna koloka jarri du.

 

Irtenbidea gertu ikusten duzu?

 

Bai. Hedabideek diotenez, herri batzuk txertoak eta medikamenduak asmatzen ari dira kutsadura gelditzeko.

 

Egoera honek bizi ikuspuntua aldatuko digu?

 

Dudarik gabe.

 

Mugak kentzerakoan, zer izango den egingo duzun lehendabiziko gauza?

 

Anaiaren etxera joatea hilobak ikustera, eta Mallorkan bizi diren gurasoak eta beste senitarteak bisitatzea. Lagunekin elkartzea ere bai. Jende guztia besarkatu eta muxukatu nahi dut.

📸 Más imágenes