3Dko Liga Nazionaleko 2. jaurtiketa lehiatua izan zen joandako igandean, hilak 19, Madrilgo El Molar udalerrian. Bertan 10 arkulari nafarrek parte hartu zuten, 5 emakume eta 5 gizon. Gure ordezkariek lan bikaina egin zuten podiumera lau aldiz igoz.
COVID-19ren kontrako protokoloa protagonismo handia izan zuen Espainiako Arku Tiro Errege Federazioaren lehiaketa honetan.
Encarna Garridok lortu zuen emaitzarik nagusiena emakumezkoen Long Bow modalitatean. Bi ibilbideak menperatu zituen 671 puntu lortuz (Bigarren sailkatua Melania San Jorge galiziarrak 640 bildu zituen). Arkulari nafarra ere Ana Leache podiumeko hirugarren tokira igo zen 544 puntu irabazi eta gero.
Beatriz Ardoiz ere hirugarren izan zen Arku Instintiboko kategorian. 645 puntu lortu zituen Montse Vasco madrildarraren (1.a) eta Mª José Mosquera asturiarraren atzean.
Beheko kategorietan ere nafar bat protagonista izan zen Aitana Gracia txapelduna izan baitzen Juniorren arku biluzian.
Beste nafarren emaitzak:
- Arku konposatua: Pedro Garrido (7.a)
- Arku biluzia: Judit Alberich (5.a), Txemari Zurbano (10.a) eta Rafael Ruda (14.a)
- Long Bow: José Luis Iriarte (6.a) eta Luis Prieto (8.a)