Arbizuko Udalak adierazten du
Antolakuntzari dagozkion ahalegin guztiak egin ditugun arren, izen emate kopurua ez da iritsi proba berme osoz egiteko behar den gutxienekora. Horrelako ekitaldi bat antolatzeak baliabide material zein giza baliabide askoren beharra du eta hori ez da bideragarria izen emandako pertsonen kopurua txikiegia denean. Eskerrak eman nahi dizkiegu ekitaldian interesa erakutsi duten guztiei eta antolaketan lan egin dutenei, Nafarroako triatloi federazioa eta Sakanako Mankomunitatea kasu.
Eskerrik asko zuen ulermenagatik