Atzo, ekainak 27, Munduko Akuatloi Txapelketa jokatu zen Pontevedran (Galizia).
Eliteko proba 18:30ean hasi zen, eta 1000 metroko igeriketa distantzia egin zen Lérez ibaian, eta 5000 metroko lasterketa egin zen oinez hiriko kaleetan zehar.
Gizonezkoetan, 12 nazionalitatetako 37 triatletak hartu zuten parte. Saltoki Trikideak taldeko Julen Andueza Valencia lizartarra bosgarren postuan iritsi zen helmugara, eta, hala, bosgarren postua lortu zuen elite mailan, eta zilarra ekarri zuen Nafarroara 23 urtez azpiko kategorian.
Zorionak!