TRIATLÓN Hace 7 meses

Triatloi eskola berri bat Elizondon

Triatloi eskola berri bat Elizondon

Urritik ikasturte amaierara arte, Elizondok Triatloi Eskola izango du, kirol honetan hasi edo hobetu nahi duten haur eta gazteei zuzendua.

Proiektua Baztango Udalaren, Giltxaurdi kirol instalazioen, Nafarroako Triatloi Federazioaren eta Saltoki Trikideak Taldearen arteko elkarlari esker jarriko da martxan, eta, jarduera fisikoa, laguntasuna eta dibertsioa sustatzeko helburuz, igeriketa, txirrindularitza eta korrika uztartuko ditu.

Saioak parte-hartzaileen adinera eta mailara egokituta egongo dira, triatloiaz modu seguru eta motibatzailean gozatzeko.

 

Laster argitaratuko dugu izen-emateei, ordutegiei eta baldintzei buruzko informazio gehiago.