TRIATLÓN Hace 6 meses

2025eko Triatloiko Jardunaldi Teknikoak - «Aurrerapenak triatloiaren entrenamenduan»

2025eko Triatloiko Jardunaldi Teknikoak - «Aurrerapenak triatloiaren entrenamenduan»

Datorren azaroaren 8an, larunbatean, Iruñean egingo dira 2025eko Triatloiko Jardunaldi Teknikoak, Espainiako Triatloi Federazioak bere Entrenatzaile Eskolaren bidez antolatuak.

Bertan, lehen mailako hizlariak bilduko dira, eta elikadurarekin, entrenamenduarekin, psikologiarekin eta triatloiari aplikatutako biomekanikarekin lotutako gaiak landuko dituzte. Aukera paregabea izango da teknikariek eta entrenatzaileek ezagutzak eguneratu eta esperientziak partekatzeko.

👉 Baldintza bereziak nafarrentzat: teknikari federatu bat duten Nafarroako taldek doako plaza bat izanen dute jardunaldira joateko. Interesatuak mezu elektroniko bat bidali behar du helbide honetara: info@navarratriatlon.com

Izena emateko epea azaroaren 2ko 23:00ak arte egongo da irekita, eta programari, ordutegiei eta hizlariei buruzko informazio guztia FETRIren webgunean kontsulta daiteke:

Informazioa

Izen ematea

📸 Más imágenes