VELA Hace 6 años

Komunikatu garrantzitsua

Komunikatu garrantzitsua

Bizitzen ari garen egoerak eragin handia izan du gure aktibitatean: joandako martxoaren 12an bertan behera utzi ziren lehiaketa nazional eta autonomiko guztiak, haien artean, Nafarroako Kirol Jokoak. Hurrengo egunean, Espainiako Bela Errege Federazioak egin zuen moduan, federazio honek kategoria eta talde guztien entrenamenduak bertan behera utzi zituen. Modu berean, eskola kanpaina, Aste Urdina. Eta atzo, Nafarroako Kirolaren Institutuko zuzendari-kudeatzaile Miguel Angel Pozuetak ohar bat argitaratu zuen federazioen hauteskunde prozesuak atzeratzen. Erabaki hau mantenduko da herritarren ibileraren mugaketa kendu arte.

 

Guztiok badakigu egindako lana portuan geratu dela. Hala ere, osasun publikoko arazo hau gaindituko dugu esfortzu honi esker. 

 

Gauzak horrela, #NiEtxeanGelditzenNaiz. Guztion erronka eta ardura da. Eutsi eta animo! denon artean lortuko dugu eta!