VELA Hace 6 años

Espainiako Bela Federazioaren komunikatua

Espainiako Bela Federazioaren komunikatua

Regatista, federatu eta belazale agurgarriak,

 

Jarraitzen dugu pandemia gainditzen laguntzen etxean geratuz. Bat batean, gure ohiko bizitza aldatu da erabat eta etorkizunari ere eragiten dio. Joku Olinpikoak, alegia, kirol ekitaldirik nagusiena, atzeratua izan da data berria zehaztu gabe. Ekitaldi honekin batera, hamaika probaren datak aldatu beharko dira egutegian. Horregatik, Espainiako Bela Errege Federazioak erabaki du aurreikusita zeuden regata guztiak berriro atzeratzea maiatzaren 17ra arte. Komunikatua erantsitako dokumentuan aurkituko duzu.

 

Baia guztiak ez dira albiste txarrak. Federazio espainiarrak 3. eta 4. mailetako teknifikazio plan nazionaleko kirolarien arteko lehiaketa birtuala antolatu du Virtual Regatta aplikazioaren bidez. Progrma honetan ondorengo federazio honetako kideak ditugu: Saioa Belzunce, Bea Eraso, Juan Eraso, Lucas Parra eta Miguel Robles. Zorte on guztiei!

 

Eutsi gogor guztiak egoera honen aurrean!

 

Mila esker!

 

Agur bero bat,

📄 Documentos relacionados