Ondorengo lerroen bidez Kantabriako Federazioak sortutako ekimena ezagutu ahalko du. Nafarroako Federazioak bat egin du. Gainera, egutegia gehiatu da erantsitako dokumentuan.
Denok berrasmatzen ari gara. Ohiko jarduerak alde batera utzi behar izan ditugu konfinamenduarengatik eta albisteetan ikusten dugun moduan, kirolean ere egoera berdina pairatzen ari gara. Batez ere, bela munduan. Gauzak horrela, helburua argi dago: berrasmatzea.
Beste moduen bidez jakinarazi duguna ofiziala egin nahi dugu. Pandemia honen hasieratik, Kantabriako Bela Federazioak belaren munduko hainbat alderdiri buruzko on lineko hitzaldiak egiten ditu, eta Virtual Regatta aplikazioaren bidez estropada birtualetan parte hartzeko tutorialak ematen ditu. Momentuz, ezin dugu teknika landu. Fisikoa badakigu lantzen ari zaretela modu batean edo bestean. Baina gure kirolean taktikak pisu handia duenez arrakasta izateko, on lineko hitzaldiak eta estropadak lagungarriak izan daitezke. Nafarroako Federaziotik denok animatzen zaituztegu Virtual Regattan parte hartzera.
Laster elkar ikusiko dugu uretan. Bitartean, #nietxeangeratzennaiz