VELA Hace 5 años

Estropada birtualak Nafarroako federatuentzat

Estropada birtualak Nafarroako federatuentzat

Hondarribiko Klub Nautikoarekin egiten ari diren lankidetza-ildoari jarraiki, Nafarroako Bela Federazioko arduradunak apirilaren 25 eta 26ko asteburuan Virtual Regattan on line egiten den bela-lehiaketa batera gonbidatuta daude.

Plataforma horrek estropada-eremu bat simulatzen du, bai eta bela-ontzi mota batzuk ere, lehiaketa-mahuka oso errealistak lehiatzeko.

Nafarroako Bela Federaziotik federatu guztiak animatu nahi ditugu asteburu honetan izena ematera eta ekitaldi horretan parte hartzera. Esperientzia berria izango da, zalantzarik gabe, konfinamendu-aldi hauetarako.

Erantsitako dokumentuan estropadaren iragarkiaren PDFa aurkituko duzu, eta informazio gehiago duzu Hondarribiko Klub Nautikoaren webgunean:

https://www.cnh-hib.org