VELA Hace 5 años

Edurne Fernandino, seigarren Andalusian Olympic Week-en

Edurne Fernandino, seigarren Andalusian Olympic Week-en

Andalusian Olympic Week lehiatua izan zen Cadizko badian otsailaren 26tik martxoaren 1era. Lehiaketa internazional honetan, modalitate desberdinetako kirolarik Tokioko Joku Olinpikoetarako plaza bilatu zuten.

Nafarroa Bela Klubako Edurne Fernandinok parte hartu zuen lan bikaina eginez. Hain zuzen ere, seigarren izan zen Emakumezkoen Laser Radial Modalitate Olinpikoan.

Kondizio txarrak haizearengatik

Guztira, bederatzi proba egin ziren, eta, haietan, levanteko haize bortitzak nabarmendu ziren, kirolari guztien lana asko zaildu zutenak. Hala eta guztiz ere, Edurne seigarren postuan geratu zen bere kategorian parte hartu zuten 21 ontzien artean, eta bigarren postuan amaitu zuen erregatista nazionalen artean, Alacanteko Calpeko Klub Nautikoko kide den eta 2019an 4.7ko Laser Munduko Txapeldunorde izan zen Lara Himmesek bakarrik gaindituta.

Carolina João garaile izan zen, Tokioko Joko Olinpikoetara Portugal ordezkatuz joateko hautagaia.

Nafarraren lan handiari dagokionez, nabarmentzekoa da igande hartan egin zuen lana: 25 eta 30 korapilo arteko haizeekin egin ziren probak, eta Edurnek aurreko lanaldietako mailari eutsi zion, haize- eta olatu-baldintza zailak gorabehera.

Ziurgabetasunak eta ekitaldiak bertan behera uzteak markatutako denboraldi baten ondoren, Edurne Fernandinok bere prestakuntza fisikoarekin jarraitu du, nahiz eta orain arte lehiakatu ezin pandemiarengatik. Txapelketa hau izan da Espainiako Kopako beroketa onena. Mallorcan izango da, apirilaren 1etik 4ra, eta Edurne Nafarroaren ordezkari izango da.

Erantsitako dokumentuan proba honetako sailkapenak ikusi ahalko dituzu

📸 Más imágenes

📄 Documentos relacionados