VELA Hace 4 años

Nafarroako belak Espainiako txapelketetan

Nafarroako belak Espainiako txapelketetan

Nafar estropadalariak joan den apirilean bi txapelketetan aritu ziren lanean:

Laser-klaseko Espainiako Txapelketa, Mallorcako Pollença herrian, apirilaren 1etik 4ra izandakoa.

  Optimist Espainiako Txapelketa, Hondarribian apirilaren 29tik maiatzaren 2ra bitartean egin zena.

Lehenengoan, 19 urtez azpikoen, 21 urtez azpikoen eta kategoria absolutuen 146 kirolarik parte hartu zuten. Edurne Fernandino izan zen Nafarroako ordezkaria eta 88. postuan amaitu zuen lana.

Optimist Espainiako Kopari dagokionez, 16 urtez azpikoen kategoriakoentzat antolatuta, Club de Vela Navarrako hiru erregatista izan genituen, Guillermo Castiella, Julia Del Val eta Daniel Robles. Horiekin batera, beste 146 Katalunia, Balear Uharteak, Kanariak, Andaluzia, Galizia, Madrilgo Erkidegoa, Murtziako Eskualdea, Valentziako Erkidegoa, Kantabria eta Euskadikoak izan ziren.

Erantsitako dokumentuetan ikus ditzakezu sailkapenak.

Argazkia: AECIO

📄 Documentos relacionados