2021eko Nafarroako Kirol Jokoetako estropaden azken egunean, nabigazioaren ikuskizunaz gain, azken sailkapenaren emozioa izan zen nagusi.
Parte-hartzaileak 15:45ean jauzi ziren uretara, ipar-mendebaldeko haizearekin eta oso intentsitate aldakorrarekin. Estropaden eremua Hegoaldeko Zelaia izan zen. Urtaro honetan Allozko urtegia dagoen hustubidea dela eta, presaren ondoan dagoen eremu honek du ur gehien bilduta.
ILCA 4 Kategoria
ILCA 4 kategorian, lehen Laser 4.7 kategoria zena, Eneko Zubeldia izan zen protagonista lineatik kanpo egin baitzuen. Hala eta guztiz ere, azken posiziotik laugarrenera aurreratzen lortu zuen.
Hurrengo bi txandak ipar haizearekin lehiatu ziren. Horrek, hasiera batean, presioa jaistea ekarri zuen, baina, berehala indarberritu zen intentsitatea. Lucas Parrak lehen eta bigarren txandak irabazi zituen. Hirugarrenean eta azkenean bigarren amaitu zuen Eneko Zubeldiaren atzetik. Azkenik, podiumean Nafarroako Bela Taldeko hiru lehiakide zeuden, hiru puntutan:
1. Lucas Parra
2. Eneko Zubeldía
3. Ander Noain
Optimis kategoria
Azken egun horretako haizeak gogor jo zuenez, lehiaketa bertan behera geratu zen. Gogoan izan behar da Nafarroako Kirol Jokoen Optimist modalitateko tripulatzaileak hasiberriak direla. Hau da, nabigazioko lehen urteko neska-mutilak. Haize gogorra izan arren eta nahiz eta puntuagarria ez izan, bi lehiakidek lehiatzea erabaki zuten: Daniel Robles eta Julia del Val. Biek erakutsi zuten oso lehiakorrak direla, eta hiru txanda lehiatsu protagonizatu zituzten, non berdintasuna nabarmendu zen. Izan ere, biak lehenengo eta bigarren posizioetan geratu dira sailkapen orokorrean. Zorionak biei!
1. Daniel Robles
2. Julia del Val
3. Guillermo Castiella
Horrela amaitzen da 2020/2021 lehiaketa-denboraldia, pandemiaren ondorioek bigarren urtez jarraian markatua. Denboraldi berria hasiko dugu laster. Espero dugu COVID anekdota hutsa izatea datozen hilabeteetan (… eta urteetan).
Uretan ikusiko dugu elkar!