Joan den abenduan, Nafarroako Bela Federazioak lankidetza-hitzarmena sinatu zuen Kronos Centre fisioterapia zentroarekin. Akordioa 2023. urte osorako da, eta urtero luzatzen ahal da, bi aldeek hala erabakitzen badute.
Kronos Centrek sendatze-zentroak ditu estatuko hainbat tokitan. Haren hastapenak Bartzelonan daude, errendimendu handiko kirolerako zaletasun garbiarekin. Horren adierazgarri dira, besteak beste, Bartzelonako V. Rugby Platja Ciutat txapelketa eta Spanish Youth Open Championships Teniseko txapelketarekin izandako elkarlana.
Federatuek, urteko federazio lizentzia aurkeztuz, prezio bereziak izanen dituzte:
1. saioa: 35€
- Ohiko bezeroaren saioa: 30€
- 5 saioko paketea: 120€
Tratamenduei eta ordu erreserbei buruzko informazioa Kronosen web orrian dago:
http://www.kronoscentre.com/
Datuak:
KRONOS CENTRE. Iruña
Río Arga kalea, 8. 31014 IRUÑA
Telefonoa: 948 91 15 49
WhatsApp: 695 90 16 88
Posta elektronikoa: infopamplona@kronoscentre.com