Apirilaren 25etik 27ra, Espainiako Slalom Funboard Txapelketa jokatu zen Mar Menor-ren (Murtzia), eta bertan Nafarroako Bela Taldeko hiru nafar izan ziren: Lucas Parra, Roberto Alén eta Juan Eraso.
Txapelketako hiru jardunaldietan slalomeko lau kanporaketa jokatu ondoren, azkenean Nafarroako kirolariek sailkapeneko hurrengo postuak eskuratu zituzten.
Sailkapena (Emaitza guztiak erantsitako dokumentuan kontsulta daitezke)
* Lucas Parra (15.a)
* Roberto Alén (16.a)
* Juan Eraso (24.a)
Modalitate honetako hurrengo hitzordua Espainiako Kopa izango da, Gasset urtegian (Ciudad Real) egingo dena maiatzaren 23tik 25era.