Sant Antoni badian (Ibiza) jokatu zen 2025eko Espainiako Wingfoil Kopa. Espainiako rider onenak bildu zituen lehiaketako hiru jardunaldi bizietan, askotariko baldintzek markatuta. Modalitate berri hau goraka doa gure komunitatean eta gero eta gehiago dira praktikatzen dutenak. Roberto Alén nafar onena da arlo honetan, Kopa honetan erakutsi duen bezala.
Ostiralean, hilak 3, 8 eta 12 korapilo arteko haize leunarekin, slalom modalitateko sei kanporaketa jokatu ziren. Bi irteeratan gure erregatista lerrotik atera zen eta ondorioz deskalifikatua izan zen. Hala ere, 10, 8, 4 eta 3. postuekin, Roberto taularen erdia baino gorago sailkatu zen.
Larunbatean, baldintzak berdintsu mantendu ziren, haize arina baina zertxobait egonkorragoa zegoelarik. Berriz ere sei kanporaketa osatu ziren, slalom eta upwind-downwind ibilbide batean, zeñida eta enpopada batekin amaitu zuena. Sentsazio hobeak izan zituen eta bezperako esperientziak irteerak fintzen eta goiko postuetan mantentzen lagundu zioten.
Igandean, urrezko eta zilarrezko ontzidien arabera banatu zen lehia, Robertok urrezkoetan jokatu zituen Kopa honetako azken kanporaketak, bere emaitza onei esker. Baldintzak erabat aldatu ziren: haize indartsua 25 korapilo arteko boladekin eta 2,5 eta 3 metro arteko olatuekin, parte hartzaile guztien teknika eta erresistentzia proban jarri zutenak. Bost txanda izan ziren eta horietan dena eman behar izan zuen kontrolari eusteko eta olatuetara egokitzeko, ez baitira ohikoak Nafarroako barnealdeko uretan nabigatzen dutenentzat.
Azkenean, Robertok 13. postua lortu zuen absolutu mailan eta 5.a seniorren lehian, Kopan sentsazio oso onekin eta hiru egunetan zehar progresio argiarekin amaituz.
** Sailkapena erantsitako dokumentuan ikus daiteke