Albiste on bat bakarra gure taldeen emaitzen aldetik garaipen bat gehiorik ez lortu baitzuten.
1. Mailan Ibarartek galdu egin zuen liderraren pistan. Deusto Sistemas Udapa taldea nagusitu zen Esteribar ibarrekoak 3-0 irabaziz. Hala ere, lehia handiko partida izan zen partzialetako markagailuek diotenez: 25/22 – 25/20 eta 25/22.
Bi jardunaldi jokatu ondoren, nafarrak sailkapeneko azkenak dira baina erremontatzea espero dute datorren astean Laredo irabazten (4. sailkatua: Garaipen bat eta porrot bat).
Partida larunbatean Zubiriko Udal Kiroldegian izango da eta 17:30ean hasiko da.
Garaipen bakarra, Nafarroako Unibertsitateko taldearena
Ibararte B-k lehiaketa utzi ondoren, hiru talde ditugu 2. Mailan: Navarvoley, Navarvoley Sercor Serigrafia eta Nafarroako Unibertsitatea.
Pasa den asteburuko jardunaldian Nafarroako eta Bizkaiako taldeen arteko partida pare bat izan genuen. Kiroldegi unibertsitarioan Nafarroako Unibertsitateak Galdakao BT 3-1 irabazi zuen. Markagailu berdina baino bere kontra jaso zuen Navarvoley taldeak kanpoan jokatutako Deustoren aurkako partidan.
Gauzak horrela, Berriozarko taldea hirugarren tokian dago 3 puntu izanda. Lekeitioko Marierrotaren eta Deustoren atzean. Nafarroako Unibertsitatea zazpigarren da (2 puntu) eta sailkapeneko azken tokian dugu Navarvoley Fercor Serigrafia garaipena ezagutu gabe.
Hurrengo jardunaldian saio bikoitza izanen dugu Berrriozar Udal Kiroldegian. Alde batetik, Navarvoley eta Nafarroako Unibertsitatearen arteko nafar derbya izanen dugu 12:00etatik. Bestetik, Navarvoley Fercor Serigrafiaren Deustoren aurkako partidu gogorra.