Jardunaldi honetan derby nafar bat izan genuen 2. Mailan. Hona hemen asteburuko laburpena:
1. Maila
Ibarartek Laredoren kontra etxean jokatu zuen. Talde indartsu baten kontrako partida kantabriarrak sailkapeneko lehenengo postuak lortzeko borrokatzen ari baitira. Ez zieten aukerarik utzi gure neskei 25/16 eta 25/18 irabaziz lehenengo partzialetan. Hala ere, esteribartarrek lehia eman zuten azken set-ean eta kanpotarrek, irabazi zuten puntu baten bakarrengatik azken tantuetan abilezia handiago izateari esker (25-24).
Gauzak horrela, Ibarartek sailkapeneko azkena izaten jarraitzen du 3 puntu izanda. Asteburu honetan handik ateratzeko lehendabiziko aukera izanen dute. Esteribartarrek Sestaora bidaiatuko dute aurre-azkenaren aurka jokatzeko. Pasa den asteburuan, Bizkaitarrek Elhuyar Logroño Setem Errioxaren kontra 3-1 galdu egin zuten.
Bigarren Maila
Igandeko goiza intentsitate handikoa izan zen Berriozarren bi partida aldi berean jokatu ziren eta: alde batetik Navarvoley Fercor Serigrafiaren eta Deustoko Unibertsitatearen artekoa, bestetik, Navarvoley-en eta Nafarroako Unibertsitatearen arteko nafar derbya.
Azken honek, nahiz eta emaitza finala erabatekoa izan (3/0), markagailuak ez du erakusten kiroldegi berrizartarran ikusi zen lehia handiko partida. Izan ere, unibertsitarioek ez zuten erraztasunik eman. Navarvoley bigarren postura igo da emaitza honi esker eta Deusto liderrak baina puntu bat gutxiago du. Nafarroako Unibertsitatea zazpigarrena da 3 punturekin.
Hurrengo jardunaldian Navarvoley-k Kotskas Igartzaren aurkako duelu zaila izango du. Bosgarren posizioan daude Galdakao kanpoan 0-3 irabazi ondoren. Igande goizeko beste partidan, gureek galdu egin zuten Deusto liderrak bere autoritatea nagusitu baitzuen. Navarvoley sailkapeneko azken posizioan geratu da 2 punturekin.
Hurrengo jardunaldian berriro nafar derby izanen dugu, baina, kasu honetan intentsitate ezin handiagokoa izango da Nafarroako Unibertsitateko kiroldegian jokatuko den partidak sailkapena aldatu dezakelako. Nafarroako Unibertsitatearen eta Navarvoley Fercor Serigrafiaren arteko partida emozio handikoa izanen da, ziur.
Emaitzak eta sailkapenak kontsulta daitezke atxikita dauden dokumentuetan eta argazkiak ikusi ditzakezu hona hemen.