Joan den larunbatean, hilak 27, Zubiriko Esteribar Udal Kiroldegian ospatu zen denboraldiko Minivoley 1. Topaketa. 2006 eta 2011 urte artean jaiotako kirolariei zuzenduta zegoen eta 30 lagun inguruk parte hartu zuten.
6 taldek parte hartu zuten Ibararte klubak antolatutako topaketa honetan: Navarvoleyko talde bat,Miravalleseko pare bat eta Ibararteko hiru talde.
Lehiaketa sistemak zazpi jardunaldi izan zituen, eta jardunaldi bakoitzean hamar minutuko hiru partidu jokatu ziren aldi berean. Esfortzua egin ondoren, guztiek antolatzaileek antolatutako hamaiketakoa hartu zuten elkarrekin.