Denboraldi berria badator eta larunbat honetan, hilak 27, Esteribar Kiroldegian (Zubirin) 11:30etik 1. Kontzentrazioa izango dugu. Ibararte Taldeak antolatzen du eta gomendatzen da 30 minutu lehenago joatea modu egokian kordinatzeko asmoz. Kontzentrazioak ordu bat eta erdi gutxi gorabeherako iraupena izango du.
Taldeen eta partaideen izenak eta haien kategoria competiciones@fenavoley.com posta elektronikora bidali beharko dira. Adibidez, "Neskato Alaiak Taldea", kimu kategoria eta taldekideen izenak.
Talde bakoitzak lau jokalari izango ditu pistan eta bat edo bi aulkian. Salbuezpenez, 3 kideko taldeak ere onartuko dira.
Gogorarazten da kontzentrazio mistoa dela eta partiduek iraupen finkoa izango dutela, sailkapenik gabe baina tanto zenbaketarekin.
Kategoriak honako hauek izango dira:
KIMUAK: L.H.-ko 5. eta 6. mailetakoak, 2006 eta 2007an jaiotakoak.
BENJAMINAK: L.H.-ko 1. eta 4. mailen artekoak, 2008tik 2011ra jaiotakoak)
Kategoria batetik bestera promozionatu ahalko da behar bada, baina ezingo da kategoria batetik jaitsi. 2006 edo 2007. urtean jaiotako neska jokalari bat haur kategoriara promozionatua izan bada, jokatu ahalko du ere bai.
Baloiak ez dira eraman behar. Zalantza baten bat izanez gero, Federazioarekin kontaktatu.